Mon, 30 March 2020
ETBko Teknopolis programan birusaren erabilera terapeutikoari buruzko erreportaje bat emititu dute. Terapia genikoa egiten da birusak zelulak infektatzeko duen ahalmena baliatuta, baina behar bezala manipulatuta. Berez garraiatzen duen material genetikoa ordezkatzen da txertatu nahi izaten diren geneekin. Viralgen enpresan prestatzen dituzte birus horiek. Teknopolisekoek enpresako zientzialariekin izan dira. |
Mon, 30 March 2020
Txagorritxuko medikua da Ignacio Garitano. Epidemiologoa ere bada, eta galdeketa bat sortu eta sare sozialetan zabaldu du pandemiaren zabalkundea ikertu ahal izateko. Gurekin izan da gaur epidemiologoen lana azaltzen, eta COVID-19 pandemiaren berriak ekartzen. |
Mon, 30 March 2020
Iragarri dira aurtengo Abel sarien irabazleak. Hillel Furstenberg eta Gregory Margulis izan dira. Ausazko bideen kontzeptuak eta probabilitatea nahasten dituzten ikerketak egin dituzte, hau da, kaosaren teoria matematikaren beste esparru batzuekin uztartzen dituzte. Hala ere, sari-banaketa datorren urterako utzi dute, koronabirusaren pandemia dela eta. |
Mon, 30 March 2020
XXIV. denboraldiaren 29. saioa: Abel sariak 2020, Ignacio Garitano eta COVID-19 eta Teknopolisen terapia genikoa. |
Mon, 23 March 2020
Bilbon izango da aurten Fresh Blood for Fresh Water kongresuaren zazpigarren edizioa. Ur gezarekin zerikusia duten ikerketak, ikertzaile gazteek kontatuta. EHUko talde bat da antolatzailea. Gurekin talde horretako Miren Atristain eta Ioar de Guzman izan dira. |
Mon, 23 March 2020
Elhuyar Fundazioak aditu.eus aurkeztu du, hizketaren ezagutzaile automatiko bat duen web orri bat. Adimen artifizialez egindako transkribatzaile automatiko bat da, euskarazko testuak transkribatzen dituena kalitate handian. Elhuyarko Igor Leturiak kontatu digu nola egin duten eta nolako emaitza lortu duten. |
Mon, 23 March 2020
XXIV. denboraldiaren 28. saioa: Aditu.eus eta Fresh Blood for Fresh Water |
Tue, 17 March 2020
Asteburu honetan hasita, Burmuinaren astea izan behar genuen Donostiako Eureka museoan. Antolatzaileak, Eureka museoa bera eta BCBL zentroa dira. Guk Eurekako Larraitz Etxeberria eta BCBLko Eneko Uruñuela eta irene Arrieta izan ditugu gurekin, burmuinaz eta Burmuinaren asteaz hitz egiteko. Bori bai, ekitaldia bertan behera geratu da. |
Tue, 17 March 2020
Adimen artifiziala inguruan daukagu. Ordenagailu trebatuak, lan harrigarriak egiteko. Baina nola egiten dituzte lan horiek? Jakiterik al daukagu nola? EHUko Gorka Azkune informatikariari galdetuko diogu ea zer jakin daitekeen trebatutako ordenagailu baten funtzionamenduaz. |
Tue, 17 March 2020
XXIV. denboraldiaren 27. saioa: explainability adimen artifizialean eta Burmuinaren astea. |
Fri, 13 March 2020
Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2020ko martxokoa. Gai nagusia Itsasoa da, UNESCOk hurrengo hamarkada izendatu baitu itsasoaren jasangarritasunaren ikerketa sustatzeko hamarkada. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu gaia eta zenbaki berrian dauden beste gaiak ere bai. |
Fri, 13 March 2020
CIC-enegiGUNEko Oier Lakuntza kimikaria etorri zaigu bere ikergaiaz aritzeko: sodio ioizko bateriak. Gailu elektroniko txikietan, litio ioizkoak erabiltzen ditugu, baina aplikazio askotarako egokiagoa dira sodio ioizko bateriak, adibidez, merkeagoak direlako. Gaurko elkarrizketan ezagutu dugu zein den bateria horien erronkak ikerketaren aldetik. |
Fri, 13 March 2020
Azkenaldian, Orion konstelazioko Betelgeuse izarrak, erraldoi gorri batek, distira galdu du. Azkar gainera. Bederatzigarren izar distiratsuena izatetik, heun distiratsuenen artean nekez egotera pasatu da. Horrek adieraz lezake izarraren heriotzan azke fasean dagoela, baina astronomoek ez dakite hori segituan gertatuko den edo ehunka urte beharko dituen.
|
Fri, 13 March 2020
XXIV. denboraldiaren 26. saioa: Betelgeuse, sodio bateriak eta Elhuyar aldizkaria. |
Thu, 5 March 2020
Arazo larria da antibiotikoen erresistentzia. Bakterioen kontra erabiltzen dugun arma kimiko hau ez da uste bezain eraginkorra, bakteorioek berek ere ikasten dutelako kontra egiten. Itziar Alkortak koordinatzen duen talde batek antibiotikoen erresistentziak ingurumenean duen eragina ikertzen du JRL laborategi batetik. Neiker, EHU eta BC3 zentroek elkarrekin sortutako laborategia da. Guk gaur Alkortarekin izan gara antibiotikoen erresistentziari buruz luze hitz egiten. |
Thu, 5 March 2020
Lehen aldiz topatu dute antibiotiko eraginkor bat, adimen artifiziala erabilita. MIT institutan egin dute, eta saio klinikoetan ikusi dute halizina izenako molekula hori eraginkorra dela erresistentzia oso handia duten bakterio batzuen kontra. |
Thu, 5 March 2020
XXIV. denboraldiaren 25. saioa: halizina eta antibiotikoen erresistentzia. |