Elhuyar Zientzia

Gorputzaren kableatua gainbegiratu dugu: neuronak. Haietan seinale elektrikoak bidaiatzen du batetik bestera, baina ez etxeko kable batean bezala. Askoz mantsoago, eta askoz modu konplexuago baten bidez egiten du. Baina bada arrazoi bat hori horrela izateko...

Direct download: NFXIX-12d.mp3
Category:science -- posted at: 3:50am EDT

OIHANA JAUREGI eta IÑAKI LETURIA etorri dira gurera, Teknopoliseko azken saioa aurkeztera: gauari buruzkoa. Gauak berezko zientzia du, loaren zientzia, gaueko argazkilaritza, gaueko animaliak eta abar. Haiek programa berezia egin dute eduki horiei begira. Programaren bukaeran aholku bat: ez ikusi telebista ohean!!

Direct download: NFXIX-12c.mp3
Category:science -- posted at: 3:47am EDT

Gaur ekaitz elektrikoei buruz hitz egin dugu Euskalmeteko ONINTZE SALAZAR meteorologoarekin. Galdera bat gordeta genuen hari galdetzeko, alegia, nola kontatzen diren Lurrean erortzen diren tximistak? Onintzek erantzun digu eta kontu elektriko gehiago kontatu.

Direct download: NFXIX-12b.mp3
Category:science -- posted at: 3:44am EDT

James Watsonek, DNAren egitura aurkitu zuen kimikari ospetsuak, Nobel saria saldu nahi du enkantean. Domina bat da, eta 2,5 milioi dolar baino gehiago espero du lortzea salmentan. Ez da enkantean jartzen den lehen Nobel sarien domina, baina bada irabazleak berak enkantean jartzen duen lehena.

Direct download: NFXIX-12a.mp3
Category:science -- posted at: 3:40am EDT

XIX. denboraldiaren 12. saioa: Nobel saria saldu, ekaitz elektrikoak, gaua Teknopolisen eta gorputzaren instalazio elektrikoa.

Direct download: NFXIX-12.mp3
Category:science -- posted at: 3:36am EDT

1