Mon, 31 March 2014
Mina garrantzitsua da. Lesio edo gaixotasun baten seinale izan daiteke, baina bere horretan bada ikerketa-gai garrantzitsu bat. Berez ikertu eta berez tratau egiten den kontua da mina. Gurutzetako Ospitalean, adibidez, minaren unitate bat dago, eta han izan dira Teknopoliseko langileak erreportaje bat egiten. OIHANA JAUREGIk aurkeztu digu erreportaje hori Norteko Ferrokarrillean. |
Mon, 31 March 2014
Hernanin izan gara irrratiaren bidez. Han, Dobera Euskara Elkarteak, Aranzadi Zientzia Elkarteak eta herriko beste elkarte askok narrasti eta anfibioekin zerikusi duen proiektu bat jarri dute abian. Auzolanean, animalia horien ezagutza zabaldu eta berreskuratzeko ekintza asko jarri dituzte martxan. Tartean, animalien izen tradizionalak berreskuratzeko ahalegia egin dute. Proiaktu zabal eta polit hau azaltzera etorri zaizkigu Doberako EÑAUT AGIRRE eta Aranzadiko IÑAKI SANZ. |
Mon, 31 March 2014
Argi-pultsu txikienak igortzeko gai gara. Fotoi bakarra. Izan daitekeen argi-izpi txikiena, hain zuzen. Eta ez argi ikusgaiarekin bakarrik; gai gara mikrouhinen maiztasuna duen fotoi bakarra, eta X izpien fotoi bakarra eta abar. Teknologia berezia behar da horretarako, baina gaur egun egin daiteke. Bada, orain zientzialariek muturreraino eraman dute teknologia hori, eta dagoen energia altueneko argiaren fotoiak ere banaka igorri dituzte, gamma izpienak alegia. |
Mon, 31 March 2014
XVIII. denboraldiko 29. saioa: gamma izpien fotoi bakar bat, Ziraba proiektua eta mina Teknopolisen. |
Mon, 24 March 2014
Gaur egun geologo batzuek diote gizakiaren eragina dagoeneko nabarmena dela maila geologikoan, alegia, estratoetan dagoeneko badirela eragin horren probak. Horregatik, Antropozeno izeneko periodo bat sartu nahi dute geologiako sailkapenean. Proposamen bat besterik ez da, baina lan egiten ari dira proposamenak indarra har dezan. Horri buruzko erreportaje bat egin du telebistako Teknopolis saiorako IÑAKI LETURIAk, eta gaur gurean aurkeztu digu. |
Mon, 24 March 2014
Onartuta dugu Big Bang leherketa izan zela unibertsoaren sorrera. Baina leherketa bera ez zennahikoa gaur egun dugun unibertsoa azaltzeko. Horregatik, 1981 urtean hipotesi bat plazaratu zuten kosmologoek, alegia, leherketaondorengo inflazio kosmiko handi bat izan zela. Orain, kosmologo batzuen lanak baieztatu du inflazio hori gertatu egin zela. |
Mon, 24 March 2014
Markos Gimeno palindromogileak urtetako lana bildu du liburu batean: "131 AZA. Palindromo Ariketak". Eta orain liburua argitaratu nahi du crowdfunding diru-laguntza pribatuei esker. Guk aprobetxatu dugu, eta Markos gonbidatu dugu esaldi simetrikoei buruz berriz ere hitz egiteko. |
Mon, 24 March 2014
XVIII. mendean, mendebaldeko zibilizazioaren pentsamenduak aurrerapauso handia egin zuen Entziklopedia izeneko lanari esker. Ilustrazioaren lanik garrantzitsuena zen, eta Denis Diderotek sustatu, landu eta argitaratu zuen D'Alemberten laguntzaz. Elhuyar aldizkariko EGOITZ ETXEBESTEk Dideroten bizitzaz hitz egin digu gaur, eta azaldu egin digu zergatik izan zen pentsamenduan aurrerapauso bat. |
Mon, 24 March 2014
Baleek kanta egiten dute, baina zertarako? Bada, komunikatzeko kantatzen dute, baina batzuek ez horretarako bakarrik. Horretarako izateaz gain, bale horzdunek soinua sonar moduan erabiltzen dute. Ehizean harrapakinak detektatzeko, eta ur sakon eta ilunetan inguruari antzemateko. Aste honetan, sonarra erabiltzen zuen bale zaharrenaren fosilaren berri izan dugu; ikerketak 28 milioi urteko fosila dela dio.
|
Mon, 24 March 2014
XVIII. denboraldiaren 28. saioa: Baleen zaharrak kantan, Denis Diderot, 131AZA palindromoen liburua, Big Bangaren inflazioa eta antropozenoa |
Mon, 17 March 2014
Robotikari buruzko saio erreportaje luze eta interesgarria egin dute Teknopolis saioko NAGORE REMENTERIAk eta OIHANA JAUREGIk. Han aztertu duten zertan den gaur egun robotika Aitzol Astigarraga informatikariaren eskutik. Gaur egungo erronkez eta itxaropenez hitz egin dute, eta hori guztia robotez inguratuta. Nagorek aurkeztu digu gaur erreportajea. |
Mon, 17 March 2014
Lotura zuzena dute musikak eta matematikak. Musikari handien lanetan, esate baterako, simetria, segida numerikoak eta beste ezaugarri matematiko asko topatzen dira. Orduan, zer da? Musikak matematika duela barruan ala matematika tresna egokia dela musika aztertzeko? Horretaz hitz egin dugu NAHIKARI BLANCO matematikariarekin. |
Mon, 17 March 2014
ONINTZE SALAZARrekin atzerantz begiratu dugu pasatu diren itsas denboraleei buruzko gogoetan egiteko. Batetik, itsas denborale bat zer den jakiteko, eta, bestetik, jatorria eta ondorioak aztertzeko. Gizakiaren ikuspuntutik denboraleak sutsitzaileak izan dira, baina merezi du beste ikuspuntu zabalago batetik ere aztertzea. |
Mon, 17 March 2014
Liburu harrigarriak idatzi zituzte Erdi Aroko hainbat eliz-gizonek. Grosseteste apezpikuak Big Bangaren teoriaren antzeko bat plazaratu zuen De luce liburuan eta Bedak Ilargiaren eta mareen arteko loturaz idatzi zuen De temporum ratione liburuan, XIII. eta VIII. mendeetan hurrenez hurren. |
Mon, 17 March 2014
XVIII. denboraldiko 27. saioa: Grosseteste eta Beda, denboraleak, musika eta matematika eta robotak Teknopolisen. |
Mon, 10 March 2014
Geroz eta hondakin plastiko gehiago daude ozeanoan. Iraunkorrak dira, gainera, eta denboraren poderioz bizidunak itsasten zaizkie. Hain zuzen ere, plastikoaren hidrofobikotasunak aukera ematen die bizitzeko normalean itsaso sakonean biziko ez liratekeen mikrobioei. Baina bizi dira, eta komunitate osoak osatzen dituzte. Adituek komunitateetako mikroboen multzoari plastisfera deitzen diote. Orain, plastisfera albiste bihurtu da, aztertutako Atlantikoko lagin batzuetan Vibrio geberoko bakterioak topatu dituztelako, gizakiengan kolera gaixotasuna ergiten dutenak. |
Mon, 10 March 2014
Bizikleta gorputzera egokitzea, ondo eginez gero, lan handia da. Bizikletaren geometriak asko eraginten du bai txirrindulariaren eraginkortasunean bai eta lesioak izateko garaian. Oñatin, prozesua ahalik eta hoberen egiteko sistema bat jarri dute martxan, Calibix izenekoa, eta BEÑAR KORTABARRIA haiekin egon da sistema bere bizikletarekin probatzeko. Teknopolisen egin du horrekin erreportaje bat, eta gaur gurekin izan da hori kontatzen. |
Mon, 10 March 2014
1954an, duela 60 urte, Leo fenderrek gitarra elektrikoen ikur bat merkaturatu zuen: Fender Stratocaster. Rock mundua aldatu zuen gitarra horrek; besteak beste, Eric Clapton, Jimmy Hendrix, Mark Knopfler, David Gilmour eta beste gitarra-jotzaile ospetsu batzuk izan dira Stratoaren soinua ustiatu dutenak. Guk gitarra GORKA URRArekin aztertu dugu, Oiartzunen tailerra duen luthier batekin. |
Mon, 10 March 2014
XVIII. denboraldiko 26. saioa: plastisfera, Fender Stratocaster eta bizikletak egokituta Teknopolisen. |
Mon, 3 March 2014
OIHANA JAUREGIk Teknopolis saioaren elkarrizketa batenn berri ekarri digu: Ainare Idoiaga biologoak tximinoekin egiten du lan Kamerungo kontserbazio-zentro batean Limbe hirian. Legez kanpoko ehizaren biktima izan dira txiino horiek, eta Ainareren zentroan duintasuna eman nahi diete animalia haien bizitzei. Horretarako, tximinoekin lan egiteaz gain, ehiztariak berak inplikatu dituzte tximinoen alde lan egin dezaten. |
Mon, 3 March 2014
CAF-Elhuyar sarietako 19. edizioan sorkuntza-beka bat jaso zuten OIHANE ENBEITA eta beste bost lagunek zientzia nolabat gizarteratzeko proiektu baten bitartez. Urtebete baino gutxiago pasatu dute lanean, eta, azkenean, instalazio bat egin dute hondakinen balioari buruzko gogoeta egiteko. Instalazioa egun hauetan Gernikako bunker baten barruan izan da, gerra baten hondakin baten barruan hain zuzen. Oihanek azaldu digu nolakoa den instalazioa eta zer gogoeta duen atzean. |
Mon, 3 March 2014
Eureka museoan izan gara plastinazioaren erakusketa ikusten. Eta gidari apartak izan ditugu bisitan: IDOIA MUGIKA eta LARRAITZ ETXEBERRIA. Museoko langileak dira, dibulgatzaileak, eta plastinazioaren teknikaz hitz egin digute, giza organo plastinatuen artean ibiltzen ginen bitartean. Emaitza ikusgarria da, eta guk entzungarria bihurtu dugu Norteko Ferrokarrilleko mikroaren bidez. |
Mon, 3 March 2014
1.000 exoplaneta inguru topatu dituzte astronomoek dagoeneko. Hala ere, mila horietan, dozena bat inguru bakarrik dira harrizko planeta txikiak, eta astronomoek horrelako gehiago aurkitu nahi dituzte. Horretarako jarriko du ESAk martxan PLATO behatokia, espazioratuko dituzten 34 teleskopioz osatutako proiektu handi bat. Espero dute 2024an teleskopioak espazioratzea. |
Mon, 3 March 2014
XVIII. denboraldiaren 25. saioa: PLATO exoplaneten bilaketa, plastinazioa, "Balio berriz balio" eta tximinoak Teknopolisen. |
Sun, 2 March 2014
Aldizkarian Xabi Erkiziari egindako elkarrizketa baten audioa. 2014ko martxoko zenbakian argitaratua. |