Elhuyar Zientzia

Kaioak gertu ditugu, baina ez dira oso ezagunak. Zer espezie daude? Zer jaten dute? Nolakoak dira populazioen bilakaera? Non egiten dute lo? Horrelako galderak eta gehiago erantzuteko bildu ziren kaioak ikertzen dituzten adituak Zarauzko Arkamurka taldeak antolatutako jardunaldi batzuetan. Han zen gure gonbidatua, Aranzadi Elkarteko ASIER ALDALUR ornitologoa. Hark ekarri dizkigu erantzunak Norteko Ferrokarrillera, kaioak hobeto eagutzeko.

Direct download: NFXX-23c.mp3
Category:science -- posted at: 5:26pm EDT

Lehen aldiz, ordenagailu batek eta adimen artifizialezko software batek irabazi dio txapeldun bati Go jokoan. Asiako joko tradizional hori xakea bera baino askoz konplexuagoa da, eta ordenagailuak erabili behar izan du neurona-sare sakonen teknika irabazten ikasteko. GORKA AZKUNE informatikariak kontatu digu zer antza eta aldea dagoen Go eta xakearen artean,adimen artifizialaren ikuspuntutik. Eta hori aitzakia izan da neurona sareei buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXX-23b.mp3
Category:science -- posted at: 5:15pm EDT

Mekanika kuantikoak partikula txikietan du eragina. Baina gure mundu erreal handian beste fisika mota bat da nagusi. Baina non dago bien arteko muga? Zer tamainan nahasten dira kuantika eta mundu erreala? Bada jendea horixe bera ikertzen.

Direct download: NFXX-23a.mp3
Category:science -- posted at: 5:07pm EDT

XX. denboraldiaren 23. saioa: kuantikaren muga, Go eta adimen artifiziala eta kaioez aritu gara.

Direct download: NFXX-23.mp3
Category:science -- posted at: 5:02pm EDT

Direct download: naiz_hedabidea_zara_-_Emakume_zientzialariak_itzalean.mp3
Category:science -- posted at: 6:13am EDT

Direct download: naiz_hedabidea_zara_-_Eraginkorra_al_da_homepopatia.mp3
Category:general -- posted at: 5:59am EDT

3D inprimagailu batez giza hezur, kartilago eta giharrak sortu dituzte, horretarako zeuden zailtasun batzuk gaindituta. Horretaz hitz egin dugu Quark saioan.

Direct download: Qk21-160224_belarria_3D_inprimagailuarekin.mp3
Category:science -- posted at: 5:37am EDT

Direct download: MEZU_ELHUYAR.mp3
Category:general -- posted at: 6:06am EDT

Mondragon Unibertsitateak antolatu du haiek emanda lehen MOOC ikastaroa: internetez libre ematen diren ikastaroak dira. Segurtasun informatikoari buruzkoa izan da, eta arrakasta handia izan du. 300 ikasle inguru izatea espero zuten, eta 6.000k hartu dute parte, gutxi gorabehera. IÑAKI LAKARRA irakasleak kontatu dgu nolakoa izan den ikastaroa bai antolatzaileen ikuspuntutik, baita ikasleen eguneroko lanaren ikuspuntutik ere.

Direct download: NFXX-22d.mp3
Category:science -- posted at: 6:50am EDT

Internet ez da mundu guztira iristen, hala publizitatzen bada ere. Toki askotara ez da iristen edo nekez iristen da. Egia esan, banda zabala eskura duten tokitara bakarrik iristen da. Baina Basic Internet fundazioak banda zabalera estuko kasuetarako ideia bat jartzen ari da martxan. Mondragon Unibertsitatearekin batera, Internet testuarekin eta argazkiekin bakarrik funtzionatzeko modua garatzen ari da. Teknopolis saioan, ALAITZ OCHOA DE ERIBEk egin du proiektu horri buruzko erreportaje bat.

Direct download: NFXX-22c.mp3
Category:science -- posted at: 6:39am EDT

TXONI MATXAIN kimikariak RICHARD FEYNMAN-en figura ekarri digu. Einstein eta Bohr  berak eskandalizatu zituen haren teoriekin, eta oso fisikari garrantzitsu bihurtu zen. Besteak beste 1965ko Nobel saria jaso zuen. Baina fisika bera baino harago iritsi zen Feynmanen ekarpena. Dibulgatzaile aparta izan zen, eta zientziaren esparrutik kanpo ere, umorez betetako oso pertsona interesgarria.

Direct download: NFXX-22b.mp3
Category:science -- posted at: 6:31am EDT

Askotan eskatzen zaigu zientzialari zein dibulgatzaileak gai zailak azaltzeko "nire amonak ulertzeko moduan". Amona ikasketarik gabeko pertsonaren eredu gisa erabiltzen da, eta horrek ez du funtzionatzen: erlatibitatea (adibidez) ulertzearen gakoa ez datza ikasketa-mailan. Aldiz, jarrera irekia eta abstrakzio-maila handia izatea da gakoa.

Direct download: NFXX-22a.mp3
Category:science -- posted at: 6:25am EDT

XX. denboraldiaren 22. saioa: Erlatibitatea eta amonak, Richard Feynman, fisika baino gehiago, Basic Internet Teknopolisen eta Lehen MOOC ikastaroa MUn.

Direct download: NFXX-22.mp3
Category:science -- posted at: 6:08am EDT

Direct download: Qk20-160218neandertal-osasuna.mp3
Category:science -- posted at: 4:45am EDT

Direct download: 160215_ana-galarraga-grabitate-uhinak.mp3
Category:science -- posted at: 7:36am EDT

Eureka museoko IDOIA MUJIKAk pertsonai bat ekarri digu: XIX. mendeko ingeniari bat. Asmatzaile bat. Leonardo Torres Quevedo. Gure Leonardo txikia. Berak asmatu zituen, beste gauza askoren artean, transbordadore zintzilikatuak. Eta horietako bat instalatu zuen Donostian, Uliara igotzeko.

Direct download: NFXX-21c.mp3
Category:science -- posted at: 5:13pm EDT

JON URRESTILLA EHUko kosmologoa gurekin izan da bi zulo beltzen arteko talkak sortutako uhin grabitazionalak gure estudiora iritsi direnean. Grabitateari buruz hitz egin dugu. Einsteini buruz. Erlatibitateari buruz. Eta, batez ere, LIGO esperimentuan lortu duten detekzioari buruz.

Direct download: NFXX-21b.mp3
Category:science -- posted at: 5:08pm EDT

Otsailak 12 zientziaren historiaren pertsonai handi baten eguna da, egun horretan jaio bat zen. Eboluzioaren aitatzat hartzen ugu, eta Erasmus Darwin-en biloba izan zen. Zein da? Joko bat gure irratsaioaren hasieran.

Direct download: NFXX-21a.mp3
Category:science -- posted at: 5:04pm EDT

XX. denboraldiaren 21. saioa: zein da eboluzioaren aita?, Uhin grabitazionalak eta Leonardo Torres Quevedo.

Direct download: NFXX-21.mp3
Category:science -- posted at: 4:58pm EDT

Uhin grabitazionalak detektatu egin dituzte LIGO esperimentuan, eta aurkikuntza aurkeztu dute prentsaurreko batean.

Direct download: Qk19-160211Uhingrabitazionalak.mp3
Category:science -- posted at: 6:41am EDT

Direct download: simonti1.mp4
Category:general -- posted at: 8:13am EDT

Direct download: 20160208.mezularia.zesarea.mp3
Category:science -- posted at: 4:10am EDT

Harrigarria da nola funtzionatzen duen naturak. Inurritegi bat adibide polita da. Inongo bururik gabe, antolatzailerik gabe (jeferik gabe) ekiten diote eraginkortasun handiz jana bilatzeko eta etxera ekartzeko lana. Jeferik gabeko lan-modu horrek beste sistema askotan funtzionatzen du: neuronetan, sistema immunologikoan, elkarrekin hegan egiten duten txori-taldeetan eta abar.

Direct download: NFXX-20d.mp3
Category:science -- posted at: 5:53pm EDT

Ekaia aldizkaia EHUk argitaratzen du. Zientzia eta dibulgazioa plazaratzen du euskaraz, eta gaur ASIER VALLEJO koordinatzailea izan dugu gurekin. Deialdi bat zabaldu dute aldizkarian, hurrengo zenbakirako artikuluak eskatzeko. Maiatzaren 31a arteko epea dago nahi duenak lanak Ekaia aldizkarira bidaltzeko.

Direct download: NFXX-20c.mp3
Category:science -- posted at: 5:50pm EDT

JOAN ANDER ARREGI fisikariak CIC-nanoGUNE zentroan egiten du ikerketa. Gainera, nanoKONIK proiektuaren koordinatzaile zientifikoa da. Bi gauza horiei buruz hitz egitera etorri da Norteko Ferrokarrillera. Nano zientziei buruz hitz egin dugu, eta nanobotereak dituzten heroien komikiak egiteko tailerrak aipatu dizkigu. Tour batean daude proiektuarekin: gazteekin batera komikiak eta nanozientziak uztartzeko asmoarekin.

Direct download: NFXX-20b.mp3
Category:science -- posted at: 5:48pm EDT

Datu gehiago behar dira Zika birusari buruz. Klinikoak eta epidemiologikoak. Hoixe da Nature aldizkariaren azken asteko zenbakian argitaratutako editorial bateko mezua. Ez dago argi birusak Brasilgo mikrozefalia-kasuen jatorria den. Alarma handiegia izan da komunikabideetan, eta ondorioak atera baino lehen, gehiago ikertu behar da Zika birusa.

Direct download: NFXX-20a.mp3
Category:science -- posted at: 5:44pm EDT

XX. denboraldiaren 20. saioa: Zika birusa editorial batean, Jon Ander Arregi eta nanomundua, Ekaiaren deia eta inurriak janari bila.

Direct download: NFXX-20.mp3
Category:science -- posted at: 5:39pm EDT

Konposatu kimikoen toxikotasun-maila iragartzeko ez da animalietan probatu beharrik, nahikoa zelulak erabiltzea. Ondorio horretara iritsi dira Estatu Batuetako NIH (National Institutes of Health) erakundeko ikertzaileak

Direct download: Qk18-160203_Toxikotasun-azterketak_animaliarik_gabe.mp3
Category:science -- posted at: 2:59am EDT

1