Thu, 29 June 2017
Direct download: kolesterola-jaisten-duen-txertoa-probatuko-dute-pertsonetan.
Category:science -- posted at: 5:06am EDT |
Mon, 26 June 2017
ON zientzia lehiaketan aipamen berezia izan dute "Faraday gazteak" taldeak egindako bideo bat. Zazpi eta bederatzi urte bitarteko umeak dira, eta bonbilla bat nola piztu esploratu dute, gurasoen laguntzarekin, motore elektrikoen esparruaren barruan. Gurekin izan dira artista txikiak. |
Mon, 26 June 2017
John Keats XIX. mendeko poeta bat zen. Richard Feynman XX. mendeko zientzialaria. Bakoitzak eman zuen zientziari buruzko ikuspegia, edertasunari dagokionez, eta Patxi Razkin ingeniariak bideo bat osatu du ideia horren inguruan. Eta bideoak ON-zientzia lehiaketaren sari nagusia irabazi du. |
Mon, 26 June 2017
MIT institutuko adituek neurona-sare bat egin dute txip optiko baten barruan. 16 neurona, 4 geruzatan antolatuta, ahots baten soinuan bokalak identifikatzeko. Normalean, neurona-sareak softwarearen bidez programatzen dira, baina kasu honetan argi-izpiekin funtzionatzen duen txip baten barruan sortu dute. Oso azkarra da, nahiz eta oraindik ere software bidezkoa bezain eraginkorra ez izan. |
Mon, 26 June 2017
XXI. denboraldiaren 41. saioa: neurona-sarea txip batean, Keats eta Feynman eta Argia piztu. |
Thu, 22 June 2017
MIT institutuko adituek neurona-sare bat egin dute txip optiko baten barruan. 16 neurona, 4 geruzatan antolatuta, ahots baten soinuan bokalak identifikatzeko. Normalean, neurona-sareak softwarearen bidez programatzen dira, baina kasu honetan argi-izpiekin funtzionatzen duen txip baten barruan sortu dute. Oso azkarra da, nahiz eta oraindik ere software bidezkoa bezain eraginkorra ez izan. |
Mon, 19 June 2017
Mikel Etxeberria biologoak hiru artaldetako ardien mugikortasuna aztertu du uda batez Aralarren. Horretarako, GPS transmisoreak erabiliditu, eta aurkitu du zer patroiaren arabera bilatzen duten jana ardiek. |
Mon, 19 June 2017
Josu Doncel matematikariak sareen komunikazioa hobetzeko ikertzen du. Zein da bide azkarrena Interneten mezu elektroniko batentzat? Sarearen trafikoaren araberakoa da. Algoritmo matematiko konplexuak erabilita ere, zaila da horri erantzutea. |
Mon, 19 June 2017
Zuhaitz batzuk dira bizidunik zaharrenak, edozein animalia baino askoz zaharragoak. Oldlist zerrendan, erregistratutako zuhaitz zaharrenen berri ematen da. Zaharrena 5.000 urtetik gorakoa da. |
Mon, 19 June 2017
XXI. denboraldiaren 40. saioa: Zuhaitzik zaharrenak, sareen komunikazioak eta ardien segimendua. |
Thu, 15 June 2017
300.000 urteko Homo sapiens-en fosilak aurkitu dituzte MarokonGure espeziearen jatorria atzeratu eta lekualdatu dute fosil horiek
Direct download: Qk35-170614_Homo_sapiens_zaharrenak_Marokon.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EDT |
Thu, 15 June 2017
Duela 7,2 milioi urte Balkanetan bizi zen hominino baten fosilak aztertuta, ondorioztatu dute, batetik, eboluzioaren zuhaitzean uste zutena baino lehenago banatu zela gizakien adarra, eta, bestetik, banaketa hori ez zela Afrikan gertatu, Europan baizik.
Direct download: Qk33-170531_Gizakien_lehen_arbasoak_Europan.mp3
Category:science -- posted at: 7:09am EDT |
Fri, 9 June 2017
Superordenagailuek superkonputazioa egiten dute, eta zientziaren hainbat arlotan oso erabilgarriak dira. Baina zer da superkonputazioa? EHUko superkonputazio-zerbitzuko Txema Mercero eta Edu Ogando etorri zaizkigu irratiran hori kontatzera. |
Fri, 9 June 2017
Hubble teleskopioaren irudiek erakutsi dute argiaren norabidearen okertzea izar urrun baten masaren eraginez: Stein 2015 B izeneko nano zuriarena. Fenomeno hori ikusita, izarraren masa kalkulatu ahal izan dute. |
Fri, 9 June 2017
XXI. denboraldiaren 39. saioa: Stein 2015 B eta erlatibitatea eta konputazio gorena. |
Thu, 8 June 2017
Hubble teleskopioaren irudiek erakutsi dute argiaren norabidearen okertzea izar urrun baten masaren eraginez: Stein 2015 B izeneko nano zuriarena. Fenomeno hori ikusita, izarraren masa kalkulatu ahal izan dute. |
Mon, 5 June 2017
Elhuyar aldizkariaren 2017ko ekaineko zenbakia kalean da. Gai nagusia roboetika du, alegia, gizakion eta roboten arteko elkarbizitzan beharrezkoak izango diren legediak eta etika-kontuak. Egoitz Etxebestek hitz egin digu eta aldizkariaren zenbakia aurkeztu digu. |
Mon, 5 June 2017
EHUko Asier Fullaondo genetistak eta bere taldeak ingeniari informatikari baten laguntza izan dute proteinak aztertzeko. Proteinetan, minbizia sor lezaketen mutazioak bilatu nahi dituzte, eta horretarako programa oso azkar bat garatu dute. |
Mon, 5 June 2017
Duela gutxi aurkitu dute ikertzaileek antzinako Egiptoko momiek badituztela DNAren aztarnak eta azter daitezkeela. Arazoa da DNA modernoarekin kutsatzen dela maiz. Baina DNA horretan jatorrizko zatia zein den jakiteko metodo bat garatu dute, eta momia batzuen material genetikoa aztertu. Horrela, Egipto inbaditu zutenen arrasto genetikoak hasi dira historialariak bilatzen. |
Mon, 5 June 2017
XX. denboraldiaren 38. saioa: momien DNA eta Egiptoko inbasioak, Asier Fullaondo minbiziaren mutazioen bila eta Elhuyar aldizkaria. |