Elhuyar Zientzia (science)

Bitarlan enpresako Jabi Asurmendi informatikariak gure galdera bati erantzun dio: zergatik den hain garrantzitsua ausazko zenbakiak sortzeko metodo bat izatea. Zertarako erabiltzen diren zenbaki horiek. Web orrien diseinutik pasahitzen eta segurtasunaren mundura gidatu gaitu, informatika praktikoaren mundutik.

Direct download: NFXVII-28b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 27. saioa. Erizaintzaren historia eta gaurko egoera eta Teknopolisen autobus publikoak.

Direct download: NFXVII-27.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ibilbide azkar bat egin dugu erizaintzaren historian zehar. Erdi-arotik gaur egunera arteko historia Marijo Uranga eta Isabel Elortza Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleen eskutik. Bide horretan, XIX. mendeko Florence Nightingale erizaina ezagutu dugu, lehen erizaintza-eskola sortu eta ikasketen oinarria jarri zuen emakumea. Baina ez da historia bakarrik izan. Marijok eta Isabelek gaur egungo egoerari buruz hitz egin digute. Begirada interesgarria medikuaren ondoan egoten diren erizainen munduari.

Direct download: NFXVII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 26. saioa: espezieak, soinua eta helikopteroak Teknopolisen.

Direct download: NFXVII-26.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hamar urte dira Xabi Erkiziak soinuarekin lana egiten duela. Soinuarekin bakarrik, gainera. Euskal Herriko soinu-mapa bat osatzen ari da bere lankideekin batera, Hots! irratia martxan jarri du eta beste proiektu askotan murgilduta dago. Soinuaren artista eta teoriko bihurtu da denborarekin. Eta guk aprobetxatu dugu soinuaz hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Espeziearen definizioa kontu zaila da, baita biologoentzat ere. Merezi du azaltzea zergatik.

Direct download: NFXVII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 25. saioa: Zonbien inbasioaren matematikak eta Teknopolis.

Direct download: NFXVII-25.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eli Alberdi matematikariak gai interesgarri bat ekarri digu: populazioen bilakaeraren matematika. Mundiala. Biologoek erabiltzen dituzten eredu matematikoak dira; formula matematiko haorien bitartez, espezieen populazioen gora beherak aztertzen eta, kasu batzuetan, iragartzen dituzte. Fikzioan ere aplika daiteke kontu hori: zonbien inbasio bat. Zonbiek irabaziko dute eta gizaki guztiak zonbi bihurtuko diztute? Ala ez? posible da zonbi guztiak garbitzea gizakiak bakarrik geratzeko? Kontu aproposa da matematikari buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 24. saioa: kuantikari buruzko blogak, teknopolis eta minibizia hitza

Direct download: NFXVII-24.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela hilabete gutxi bi kimikari kuantikok blog bana zabaldu zituzten kimika kuantikoa sarean dibulgatzeko. Haiek ikertzaileak dira, hain zuzen ere esparru horretan, eta gaiari gogo handiz ekin diote. Blogetan, zergatik ikusten dugun, klorofila edo Mikel Laboa azaltzen dira, beti ere, kimika edo fisika kuantikoari lotuta. Irratian, bi blogari kuantiko haiekin izan gara. 

Direct download: NFXVII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zientziaren hitzen atalean, Iñaki Leturiak Hitz kezkagarri bat ekarri digu gaur... minbizia. Seguru asko, "min bizia" terminotik dator, eta, hala bada, oso izen egokia da gaixotasun-mota horretarako. HItz horri eta berarekin datozen beste hitzei buruz izan dugu solasalditxo bat.

Direct download: NFXVII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 23. saioa: Elhuyar Fundazioaren itxura aldaketa, Teknopolis eta BC3ko udaberriko unibertsitatea.

Direct download: NFXVII-23.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioak aurpegia berritu du. Zientzia dibulgazioan erreferentea den erakunde horrek 40 urte baino gehiagoko historia du, eta fase asko egin ditu urte horietan. Tarteka, irudi publikoa aldatu egiten du, eta orain da horretarako une egokia. Elhuyarko gidaritza hartu duten Txema Pitarke lehendakaria eta Leire Cancio zuzendaria irratira etorri dira Elhuyarren aurpegi berria aurkeztera.

Direct download: NFXVII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

BC3 zentroan proiektu interesgarri bat jarri dute martxan. Udaberriko unibertsitate bat antolatu dute klima aldaketa ikertzen duten adituak ekosistemek ematen duten zerbitzuak modelizatzen trebatzen laguntzeko. 39 herrialdeko adituak etorri dira 12 egunez norberak bere herrialdeko kasuen datuekin. Miren Onaindiak kontatu digu zein den topaketaren helburua. 

Direct download: NFXVII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 22. saioa: emakume matematikariak eta Teknopolis.

Direct download: NFXVII-22.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 21. saioa: Sakarinaren aurkikuntza, Garoña eta ingrafikazia.

Direct download: NFXVII-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zorizko aurkikuntza bat izan zen sakarinarena. Constantine Fahlberg kimikaria bat-batean konturatu zen laborategian sortutako substantzia batek zapore gozoa zuela. Ezusteko ederra. Hori XIX. mendean izan zen, eta ez da garai hartako adibide bakarra. Baina bada adibide tipikoa. Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek kontatu digu istorio hori.

Direct download: NFXVII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Santa Maria de Garoña herrian dagoen zentral nuklearra geratuta dago, eta litekeena da betirako ixtea, baina oraindik ez da erabaki hori hartu. Gai horri buruzko programa bat eta artikulu bat landu dituzte Teknopolis telebista-saioan eta Elhuyar aldizkarian, hurrenez hurren. Telebistatik Alaiz Ochoa de Eribe etorri zaigu, eta aldizkaritik Ana Galarraga, Garoñaz eta haien lanaz hitz egitera.

Direct download: NFXVII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ingrafikazia mapak irakurtzeko ahalmen-falta da. Terminoa ez da berez existitzen; zientzialari batzuek sortua da, eta ezin da esan onartuta dagoenik. Baina merezi du jakitea zer dagoen hitz "berri" horren atzean. Iñaki Leturiak kontatu digu gaurko saioan.

Direct download: NFXVII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 20. saioa: palindromoak eta txipak magnetikoki hozteko sistema berria.

Direct download: NFXVII-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Markos Gimeno gizon polifazetikoa da. Baxua jotzen du PAM taldean, umorezko antzerki-bikote baten kidea da, "Hipo y Condrias", eta, batez ere, palindromoak egiten ditu hitzekin joalastuz. Haren bloga, zerorajasoa.com ospetsua da palindromoen zaleen artean. Astero proposatzen ditu palindromo ezkutuak aurkitzeko joko bat blogean, eta berak asmatutako palindromo luze eta dotoreak oparitzen dizkigu. Markosekin izan gara, eta elkarrizketa palindromikoa egin diogu. Simetriaren lilura Gimeno jaunaren eskutik.

Direct download: NFXVII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ordenagailuetako txipak berotzea ez da ona. Batetik, zirkuituak hondatu daitezke, eta, bestetik, askoz hobeto funtzionatzen dute tenperatura baxua dutenean. Hainbat metodo dago txipak hozteko. Orain, CICnanoGUNEko zentroko ikertzaileek, Luis Hueso fisikariaren zuzendaritzapean, metoso berritzaile bat proposatu dute material zeramiko batean oinarrituta. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatu digu zein den metodo hori.

Direct download: NFXVII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 19, saioa: inurrien soinua, Webcorpusen ataria, Teknopolis eta Transfermium gerrak.

Direct download: NFXVII-19.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioko I+G taldeak Webcorpusen ataria aurkeztu du. Hizkuntza-teknologiaren esparruko tresna bat da; Internet corpus moduan erabiltzen ditu. Corpus bat testuen bilduma erraldoia da eta hizkuntzaren teknologiaren lehengaia da. Aplikazio askok erabiltzen dituzte corpusak: itzulpen automatikoko softwareak, hiztegien, bilatzaileak eta abar. I+G taldeak teknologiak erabiltzen ditu euskararekin lan egiteko. Taldeko bi informatikarik, Igor Leturiak eta Iñaki San Vicentek aurkeztu digute irratian haien lana.

Direct download: NFXVII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Inurriak ez dira feromonekin bakarrik komunikatzen. Soinuak ere egiten dituzte.

Direct download: NFXVII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Taula periodikoaren azken elementuei izena jartzea gerra bat da. Iñaki Leturiak kontatu digu gerra horren pasarte batzuk. Ez da erraza izan akordio batera iristea izenei dagokionean. Oso elementu desegonkorrak dira, ez dute ia ezer irauten desegin baino lehen, eta hala ere oso baloratuta dago taula periodikoan aztarna uztea.

Direct download: NFXVII-19c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 18. saioa: genero-bereizketa medikuntzan, Teknopolis eta Richard Feynman.

Direct download: NFXVII-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Medikuntzari buruz hitz egin dugu gaur, baina genero-bereizketaren ikuspuntutik. Paziente bat gizonezkoa ala emakumezkoa izan, berdin tratatzen al du gaur egun medikuntzak? Galdera horri erantzuten dion erreportaje bat argitaratu da Elhuyar aldizkariaren otsaileko zenbakian. Gaur ANA GALARRAGA erreportajearen egilea gonbidatu dugu irratira gai horretaz lasai hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-18a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela 25 urte hil zen Richard Feynman, fisikari garrantzitsuenetako bat. 1965. urtean Fisikako Nobel saria eman zioten, baina ez da ospetsua bere ekarpen zientifikoarengatik bakarrik. Karisma handiko zientzialaria zen, eta oso irakasle eta dibulgatzaile ona. BBCrako egin zuen elkarrizketa batean, adibidez, suari buruzko azalpen argia eta eredugarri bat eman zuen.

Direct download: NFXVII-18b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

George Murray Levick-ek parte hartu zuen Robert Scotten azken espedizioan, Antartikan. Scott hego poloa konkistatzen zuen bitartean, Levickek Adeli pinguinoen kolonia bat ikertu zuen, eta harrituta geratu zen pinguinoek egiten zutenekin. Bortxaketak, nekrofilia, masturbazioak eta abar. Pinguino haien bizimodua gehiegi zen Levikentzat, eta, hala ere, idatziz jaso zuen haien jokabidea. Gurera, Egoitz Etxebeste Elhuyar aldizkariko erredaktore buruak ekarri du.

Direct download: NFXVII-17a.mp3
Category:science -- posted at: 4:45pm EDT

XVII. denboraldiko 17. saioa: Pinguinoak, grafoak, Teknopolis eta Estrubita hitza

Direct download: NFXVII-17.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hasieran trafikoari buruz hitz egin nahi genuen, alegia, nola erabiltzen den matematika hiri baten trafikoa antolatzeko. Grafoen teoria erabiltzen da horretarako. Baina atala ez dugu oraingoan trafikoari buruzkoa egin, baizik eta rafoei buruzkoa. Londresko metroaren mapa, Konisbergeko zubiak, elektronika, mapa koloreztatuak eta beste kontu asko daude grafoei lotuta. Beste egunen batean helduko diogu trafikoaren gaiari.

Direct download: NFXVII-17b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Estrubita da giltzurrunetako harrien mineralaren izena. Ideia hortik abiatuta, Iñaki Leturiak gernua-apratuari buruzko azalpenak ekarri dizkigu gaur. Txizagureari eustea ona edo txarra ote den galderari erantzun dio eta, beti bezala, gaiarekin zerikusia duten anekdotak kontatu dizkigu, adibidez, Tycho Brahe astronomoaren heriotzaren inguruko kondaira.

Direct download: NFXVII-17c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVIII. denboraldiaren 16. saioa: Amaia Zurutuza, Teknopolis eta Tanatosia

Direct download: NFXVII-16.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zientziako gai bat aukeratu beharrean, pertsona bat aukeratu dugu hari buruz hitz egiteko: Amaia Zurutuza. Kimikaria da, baina kimikaria dela esatea istorioaren zati txiki bat besterik ez da. Amaia gaur egun Grapheneako zuzendari zientifikoa da, eta ibilbide profesionalean beste lanpostu asko izan ditu. Donostiatik Eskoziarako bidea egin du, baita kimikatik fisikara ere. Gaur egun, grafeno molekula miresgarria ari da ikertzen, eta, beraz, puntako ikerketaren berri ekarri digula.

Direct download: NFXVII-16a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Animalia batzuek hildakoarena egiten dute euren burua babesteko, edo beste animalia batzuk ehizatzeko edo beste arrazoirengatik. Horri tanatosia deitzen zaio. Iñaki Leturiak horixe kontatu digu, eta gero kasu ikusgarri batzuk ekarri dizkigu.

Direct download: NFXVII-16b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 15. saioa: Lemniskata, teknopolis eta qwerty hitza.

Direct download: NFXVII-15.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Goierriko zientziaren zale batzuek Lemniskata izeneko elkartea sortu zuten zientziarekin zerikusia duten ekitaldiak antolatzeko. Hitzaldiak, erakusketak irteerak eta abar antolatzen dituzte. Beasainen dute egoitza nagusia eta han antolatzen dituzte ekitaldi gehienak. Bi kide, Goyo Lekuona eta Jose Luis Etxezarreta, Norteko Ferrokarrillera etorri dira elkarteari buruz hitz egitera eta 2013ko programazioa aurkeztera.

Direct download: NFXVII-15a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Qwerty teklatu baten izena da, hau da, teklak modu jakin batean banatuta dituen teklatu bat da. Baina zergatik banaketa hori? Beste aukera batzuk badaude, aukera hobeak gainera azkar idazteko. Hala ere, qwertyk izan du arrakasta handiena orain arte. Iñaki Leturiak kontatu digu haren historia.

Direct download: NFXVII-15b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 14. saioa: legatza, Mondragon Unibertsitatearen gradu berriak eta Forer efetua.

Direct download: NFXVII-14.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Legatzarentzat garai txarrak izan dira. 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean stockaren biomasa asko jaitsi zen. 1990eko hamarkadan berriz, stocka oso maila txikian egonda, etengabe ustiatu zen. Eta, hala ere, gerora haren populazioak gora egin du. AZTI-Tecnalia zentroko Nerea Goikoetxea biologoak ikertu du zergatik izan den hori. Harekin hitz egin dugu gaur eta lan hori ezagutu dugu.

Direct download: NFXVII-14a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2013-2014 ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitateak hiru gradu berri eskainiko ditu ingeniaritzaren arloan: energia-ingeniaritza, ingeniaritza biomedikoa eta prozesu industrialetako ekoteknologiako ingeniaritza. Hiru horiek zabaltzen du unibertsitateak zuen eskaintza sei ingeniaritzatatik bederatzira. JOSU GALARZA da ikasketa horien koordinatzailea Mondragon Unibertsitatean, eta harekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Direct download: NFXVII-14b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eremu ilun batean sartu gara IÑAKI LETURIArekin. Forer efektuari buruz hitz egin digu,  alegia, medium-ak eta horrelako jendeak baliatzen duen efektu bat besteak engainatzeko. Izenaren jatorriak ez du sekreturik, Bertrand Forer psikologo estatubatuarraren izenetik datorrelako. Baina efektuak berak bai, baditu sekretu bat edo beste. 

Direct download: NFXVII-14c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 13. saioa: Grekera klasikoa eta RSA zifratze sistema.

Direct download: NFXVII-13.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Grezia klasikoak eragin handiz izan zuen zientzian. Hizkuntza bera, grekerak, oraindik erabiltzen dugu termino berriak sortzeko zientziaren barruan. Antzinako zibilizazioen artean, grekoena berezia izan da zientziarentzat. Baina zergatik? EHUko ELENA TORREGARAI historialariak azaldu digu nolakoa zen grekoen garaia eta nolakoa imajinatzen dugun guk gaur egun, bi kontu horiek baitute garrantzia. Antzinako grekoen zibilizazioak eragin handia izan zuen, eta, aldi berean, mendebaldeko munduak goraipatu du Grezia klasikoa.

Direct download: NFXVII-13a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gaur egun, mezuak kodetzeko erabiltzen den zifratze-sistema ahaltsuenetako bat RSA zifra da. Interneten erosketak egiteko, adibidez, eroslearen datuak RSA sistemaren bitartez babesten dira. Sinadura elektronikoak ere erabiltzen du sistema hori, eta beste adibide asko daude. NAHIKAR BLANCO matematikariak azaldu digu zer den zifratze-sistema hori eta zergatik den segurua.

Direct download: NFXVII-13b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

ZientziaLive proiektuari buruz hitz egin dugu Danel Solabarrieta pedagogoarekin. Ikastetxetan ikasleekin egindako esperimentuak dira, begirale batzuek gidatuta, eta ikasleak egunerokotasunetik ateratzeaz gain, zientzia haiei modu ezberdin batean transmititzeko proiektu bat da.

Direct download: Qk09-121212ZientziaLive.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eguzkia izan da gaurko saioaren gaia. Batetik, eguzkia nolakoa den, bestetik zein diren erronka nagusiak gaur egun Eguzkiaren ikerketa astronomikoan, eta gainera zergatik izan daitekeen arriskutsua guretzat eguzki-haizea.

Direct download: Qk02-121024Eguzkia.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Liztor asiarra espezie inbaditzailea da Europan. Bordeleko portutik iritsi zen itsasontzi batean, eta handik hedatu da azken urteotan. Euskal herrira ere iritsi da. Arazo handia da erleak jaten dituelako eta asko ugaritu delako. Gaur horri buruz hitz egingo dugu.

Direct download: Qk03-121031Liztorrak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Simon Singh idazlearen The Code Book liburuaren bertsioa argitaratu du Elhuyar Fundazioak: Kodeen Liburua. Mezu sekretuen enkriptatze-sistemen historia kontatzen du, baita enkriptazio horiek hausteko sistemen historia ere. Guk Idoia Santamaria liburuaren itzultzailearekin hitz egin digu, eta edukia aurkeztu digu.

Direct download: Qk04-121107KodeenLiburua.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Vesta asteroide baten izena da. Dawn zundak haren ondotik pasatu da asteroideak aztertzeko egiten ari den bidaian. Vesta gertutik behatu ahal izan du, hainbat neurketa egin, eta datu asko bidali ditu Lurrera. Astronomoek Vestaren misterio bat argitzea espero zuten datu horiei esker: ez dakite zergatik Vestak ez duen kraterren arrastorik. Baina, zoritzarrez, Dawn zundak jasotako datuek ez dute misterioa argitu.

Direct download: Qk05-121114VestaAsteroidea.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bi albiste iritsi zaizkigu Hegoafrikatik. Gizakiak egindako  gezien eta lantzen puntak aurkitu dituzte eta datazioak harrigarriak dira. Homo generoko espezieak uste baino lehenago egiten zituen arma horiek. Elhuyar Fundazioko Ana Galarragakhitz egingo digu albisteei buruz.

Direct download: Qk06-121121HomoenArmagintza.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

George Murray Levick britainiarra Robert Scott esploratzailearen azken espedizioren kide batizan zen, Hego polora iristeko helburua zuen bidaian. Ekipoak bi talde zituen. Scott-en taldekoak Hego poloaren konkistara abiatu ziren (eta denak hil ziren); Antartikako kostan geratu zen taldeak, berriz, helburu zientifikoak zituen. Levick bigarren talde horretako kidea zen. Hark Adeli pinguinoen ohiturak ikertu zituen, eta harrituta geratu zen ikusi zuenarekin. Izan ere, han jasotako materiala zentsuratu zuen Ingalaterrara iritsi zenean. Orain, Londresko Natural History museoko langile batek materiala aurkitu du. Elhuyar Fundazioko Egoitz Etxebestek kontatu digu istorioa.

Direct download: Qk07-121128Pinguinoak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Giza begia etkamera konparatu behar ditugu. Hura organo naturala da, eta milioika urtetan eboluzionatu du egiten duena egiteko. Hau makina bat da, eta azken 200 urtetan garatu du gizakiak. Baina horrek ez du esan nahi bata bestea baino hobea denik, ezta alderantzizkoa ere. Begia, garunarekin batera, ikusmen harrigarria ematn digu, eta kamera diseinatzeko erreferentzia nagusia da, zalantzarik gabe. Baina kamerak begiak ezin duena ere ikusten du, kasu batzuetan.

Direct download: Qk08-121204BegiaEtaKamera.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2012 urteko Nobel sariak dagoeneko iragarri dituzte. Guk zientziarekin zerikusia dutenak aztertu eta azaldu ditugu: medikuntzakoa (zelula ama induzituen ikerketa), fisikakoa (sistema kuantikoen banakako ikerketa) eta kimikakoa (zeluletako errezeptore jakin batzuen ikerketa).

Direct download: Qk01-121017NobelSariak.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 12. saioa: ekaitzak.

Direct download: NFXVII-12.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Beste gairik ez genuen, eta erabaki dugu eguraldiaz hitz egitea. Hori bai, zientzia irratsaio batean gaudenez, ikuspuntu berezi batekin: ekaitzei buruz hitz egin dugu. Hodeiak, tximistak, euria eta abar. Eta horretarako, bi gauza egin ditugu: bata, Eguzkiñe Iturrioz meteorologoa gonbidatzea ekaitzen zientziaz hitz egitera, eta bestetik, irratiko fonotekan murgildu ekaitz musikal ospetsuen bila. Vivaldi, Beethoven, Britten, Rossini, Groffe eta Mozart izan dira gurekin elkarrizketan.

Direct download: NFXVII-12a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 11. saioa: irratiko teknikariak, teknopolis, BC3ko hitzaldiak eta "Crapper" hitza.

Direct download: NFXVII-11.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aste honetan 30 urte betetzen ditu Euskadi Irratiak. Eta guk datu hori zientziarekin konbinatu nahi izan dugu. Horretarako, etxeko teknikariak izan ditugu mikroaren aurrean. Haiek zaintzen dute dena nik orain zuekin hitz egin ahal izateko. Haiek sakatzen dituzte sakatu beharreko botoi guztiak, eta haiek sartzen dira mahai azpira, behar baldin bada, konpondu beharreko kableak konpontzera. Haiek dira gure aingeru begiraleak. Aingeru begirale haietako hiru izan dira gurekin: XABIER LASKIBAR, XABIER CALVILLO eta JOSELU ARANBURU. Haiek kontatu digute nola funtzionatzen duen irratiak eta nolako buruhausteak ematen dituzte funtzionatzen ez duenean.

Direct download: NFXVII-11a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ez da hitz ezaguna gure artean. Baina ingelesez crapper hitza erabiltzen dute komunera joateaz hitz egiteko, eta hitzaren jatorria Thomas Crapper enpresa-gizonarekin lotuta dago. Iñaki Leturiak kontatu dizkigu hitz horren istorioa eta hitza horretatik eratorriak diren kontuak.

Direct download: NFXVII-11b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 10. saioa: Tunel-efektua, Teknopolis Behobia-Donostia lasterketan eta Omatidio hitza.

Direct download: NFXVII-10.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Javi Aizpuruak eta haren lankideek Nature aldizkarian argitaratu dute artikulu bat. Tunel-efektua bera aztertu dute oso teknika berritzailearekin: bi metal-gainazalen arteko gunera igorritako argi batek kolorea aldatzen du elektroien jauziak(tunel efektua) gertatzen ari denean. JAvik esperimentu horri buruz hitz egin digu, bai eta tunel-efektua bera zer den azaldu digu. Gaionera, harekin fisikaren irudi publikoari buruz hitz egin dugu.

Direct download: NFXVII-10a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis telebista-saioko kideek Behobia-Donostia lasterketari buruzko programa berezi bat prestatu dute. Haietako hiru, Oihana Jauregik, Nagore Rementeriak eta Beñar Kortabarriak, lasterketak hartu zuten parte poltsikoko GoPro kamera bat eskuan hartuta. Hirurak etorri dira irratira kontatzera nola egin duten saioa.

Direct download: NFXVII-10b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Omatidioak dira intsektuen begi konposatuen begitxoak. Izen horretatik tiraka, Iñaki Leturiak hitzaren jatorriari eta animalien ikusmenari buruz hitz egin digu zientziaren hitzen atalean.

Direct download: NFXVII-10c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 9. saioa. Simon Singh eta Kodeen Liburua, kodetzeko sistema matematikoak eta informazioaren kodetzea informatika praktikoan.

Direct download: NFXVII-09.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Kodeen Liburuaren egileak Londrestik aurkeztu digu liburua. Kode sekretuak betidanik existitu dira eta gaur egun inoiz baino gehiago erabiltzen ditugu. Horri buruz hitz egin digu Mr. Singhek, eta gainera azaldu digu nola eboluzionatu duen kodeen munduak liburua Ingalaterran lehen aldiz argitaratu zuenetik, 1999tik. Horrez gain, Sendabide ala iruzurbide liburuari buruz hitz egin digu, eta testu hura idatzi zuen garaian izan zituen arazo legalei buruz ere bai. Elkarrizketa ingelesez dago, eta hau da jatorrizko audioa. 

The author of The Code Book has introduced us to his book from London. The secret codes have always existed and nowadays are more frquently used than never before. Mr. Singh has told about that and he has explained what has the evolution of code science been like since his book was first published back in 1999. He has also told about other book of his, Trick or Treatment, and about the legal problems he had by the time he published that text. The interview was in english and this is the original audio.

Direct download: NFXVII-09a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Kodeen Liburuaren egileak Londrestik aurkeztu digu liburua. Kode sekretuak betidanik existitu dira eta gaur egun inoiz baino gehiago erabiltzen ditugu. Horri buruz hitz egin digu Mr. Singhek, eta gainera azaldu digu nola eboluzionatu duen kodeen munduak liburua Ingalaterran lehen aldiz argitaratu zuenetik, 1999tik. Horrez gain, Sendabide ala iruzurbide liburuari buruz hitz egin digu, eta testu hura idatzi zuen garaian izan zituen arazo legalei buruz ere bai.

Direct download: NFXVII-09b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Matematikaren adar bat da. Mezuak enkriptatzea eragiketa matematikoa da (baita deskodetzeko prozesua ere). Historian zehar hainbat eragiketa asmatu izan dira enkriptazio-metodo berriak asmatzeko. Oinarrizkoei buruz hitz egin digu Nahikari Blanco matematikariak.

Direct download: NFXVII-09c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eta telefono mugikorra galtzen baduzu? Edo ordenagailua? Nahi al duzu aurkitzen duen edozeinek zure informazioa irakurtzea? Badago modu bat hori ez gertatzeko. Aldez aurretik informazio hori kodetzen baduzu, ez dago arriskurik. Jabi Asurmendi informatikariak kontatu digu nola egiten den hori.

Direct download: NFXVII-09d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 8. saioa. Espeleologia zientifikoa, Teknopolis eta Bluetooth hitza.

Direct download: NFXVII-08.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Alfonso Antxia Espeleologi Zientzien Elkarteko bi kide izan ditugu gurekin, Nagore Irazabal eta Rosa Diez. Espeleologia talde hori ez da aisialdiko talde bat bakarrik; biologoek, geologoek eta beste zientzialari batzuek osatzen dute, eta esparru askotako ikerketa egiten dute haien irteeretan. Haiekin batera, munduan zeharreko bidaia handi bat egin dugu, Rapa Nui, Dominikar Uhartea eta, zergatik ez, baita Euskal Herria ere, baina ez lurrazaletik, baizik eta kobazuloetatik. Toki horietan ikusitakoa eta ikertutakoa kontatu digute Nagorek eta Rosak.

 

Direct download: NFXVII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bluetooth informatikan eta teknologian asko erabiltzen den hitza da. Baina jatorrian, historiari lotutako izena da. Bikingo baten ezizena zen, hain zuzen ere. Baina mundu modernoan gailuen arteko komunikazio-teknologia bat izendatzeko bidea egin du. Zergatik? Iñaki Leturiak azaldu digu hori.

Direct download: NFXVII-08b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 7. saioa: Hegaztiei begiratzeko behatokiak, Teknopolis, Hitzak: Deja Vu.

Direct download: NFXVII-07.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hegaztiak behatzeko instalazioak hitz egin dugu Rafa Saiz Itsa Enara Ornitologia Elkartearen presidentearekin. Zenbateriano dira egokiak horrelako tokiak eta zenbaterainoko arazoak ematen dituzte. Azken batean, hegaztiak gertutik ikusi ahal izateak zaletasuna sustatzen du, baina bestetik hegaztiak behatze hutsak eragin egiten die hegaztiei. Gallocantaren kasutik abiatu gara behatokiei buruzko gogoeta egiteko.

Direct download: NFXVII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Frantsesezko terminoa da Deja Vu. Esan nahi du "dagoeneko ikusia", eta oso sentsazio arrunta da. Iñaki Leturiak azald digu ez bakarrik hitzaren jatorria, baizik eta efektuaren beraren jatorria ere. Eta hortik abiatuta, hainbat fenomeno neurologiko eta haien izenei buruz hitz egin digu.

Direct download: NFXVII-07b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 6. saioa. Biltegiratzea hodeian, teknopolis, pi zenbakia, robot hitza eta Kimikako Nobel saria.

Direct download: NFXVII-06.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Norberaren dokumentuak eta beste fitxategi batzuk gordetzeko aukera bat da sarea bera. Badira biltegi moduan funtzionatzen duten tokiak Interneten, informatikariek esaten duten bezala, hodeian dauden gordeleku birtualak. Jabi Asurmendi Bitalan enpresako informatikariak azaltzen dizkigu biltegi horien abantailak eta desabantailak. Lau adibide ekartzen dizkigu, eta biltegi horiek erabiltzeko gomendioa eman zigun.

Direct download: NFXVII-06a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Matematikaren lurraldean sartuta, pi zenbakiari buruz hitz egitea klasiko bat da. Pi zer den kontatzeaz gain, haren kalkuluaren egoera ezagutu dugu. Gaur egun, zenbaki horren kalkuluak bilioika hamartar zehaztera iritsi da. Horixe kontatu digu Nahikari Blanco matematikariak.

Direct download: NFXVII-06b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Iñaki Leturiak robot hitzaren jatorria azaldu digu. Karel Kapek idazle txekiiarraren eleberri batean erabiltzen da lehen aldiz, R.U.R. izenekoa. Hitzak morroiak eta lanak adierazten ditu, eta oso azkar zabaldu zen XX. mendean idatzitako zientzia fikziozko liburuetan. Gaur egun robotak benetakoak dira, nahiz eta izen hori jasotzen duten objektu guztiak ez dira benetako robotak.

Direct download: NFXVII-06c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Liztor asiarra hemen dago. Bordeleko portura iritsi zen, seguru asko, itsasontzi bateko zamarekin batera. Frantzian zabaldu da eta Euskal Herrira ere iritsi da. Oso azkar ugaritzen ari da, eta erleak jaten ditu. Horregatik, erlezainentzat sekulako arazoa da inbaditzaile hori. Gu haietako batekin hitz egin dugu, Julian Urkiola Gizpuzkoako Erlezainen Elkarteko presidentearekin, baina irratira etorri baino lehen, erletegian bertan izan gara liztorra eta erleak bertatik bertara ikusten.

Direct download: NFXVII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 4:42am EDT

XVII. denboraldiko 5. saioa. Liztor asiarra, CAF-Elhuyar sariak eta aspirina.

Direct download: NFXVII-05.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioak eta CAF enpresak martxan jarri dute aurtengo CAF-Elhuyar sariketen edizioa. Aurten berrikuntza bat dago: atal berri bat sortu dute zientziarekin lotutako sorkuntza sustatzeko beka bat. Elhuyar Fundazioko Eider Cartonek azaldu digu zer den atal hori eta nolakoa izango den sariketaren aurtengo edizioa.

Direct download: NFXVII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aspirina sahatsen azalatik dator, eta izenak berak ere horixe adierazten du. Baina aspirinaren (eta azido salizilikoaren atzean) beste istorio asko dago kontatzeko. Astero bezala, Iñaki Leturiak kontatu dizkigu.

Direct download: NFXVII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 4. saioa: Teknopolis, nylon hitza eta Euskalnatura.

Direct download: NFXVII-04.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis telebistako zientzia-saio bat da, Elhuyar Fundazioak eginda eta ETBk emititzen duena. Klasiko bat bihurtu da; hastear dagoen denboraldi hau hamabosgarrena da, eta hori ez da ohikoa telebista bateko parrilan. Oihana Jauregi saioaren aurkezlea eta Beñar Kortabarria zuzendaria irratira etorri zaizkigu denboraldi berria eta izango dituzten aldaketak aurkeztera.

Direct download: NFXVII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zergatik deitzen da nylon poliamiden familiako ehun sintetiko ospetsua? Zer toeria daude izen horren jatorria azaltzeko? Izenaren jatorria kontuak ekarri dizkigu Iñaki Leturiak, zientziako terminoak aztertzen dituen atalean. Iñakik, gainera, hitzaren haritik tiraka, DuPont enpresa kimiko handiaren izenaz ere hitz egiten digu eta komikietaraino iritsi da.

Direct download: NFXVII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zor genien bisita bat. Euskalnatura.net webgunea udaberrian berritu zuten, apirilean, eta Norteko ferrokarrillak irratiaren bitartez bisitatu behar zuen. Haiek, besteak beste, UEUko Natur Zientzien Sailaren ardura hartu dute, eta webgune txukun eta polita koordinatzeaz gain, ekitaldiak, hitzaldiak, erakusketak, ikastaroak eta naturarako irteerak antolatzen dituzte. Orain bai; udazkenean Euskalnaturako lagunak etorri zaizkigu estudiora eta webgune berritua behar den bezala bisitatu ahal izan dugu.

Direct download: NFXVII-04c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 3. saioa: Herscheldarrak, X hizkia matematikan eta Norteko Ferrokarrillaren eraikuntza.

Direct download: NFXVII-03.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

William Herschel ospetsua da Urano planeta aurkitu zuelako. XVIII. mendea zen. Harekin batera, arrebak ere hartu zuen parte behaketetan, Carolinek, eta astronomo aparta izan zen. Williamen semea John Herschel astronomoa, botanikoa eta argazkilaritzaren aitzindari bat izan zen. Johnen bi semek ere dute zerikusia zientziarekin: Alexander Stewart Herschel astronomoa izan zen eta William James Herschelek datuak bildu zituen hatz-marken analisia pertsonen identifikazio-sistema bihurtzeko. Familia horri buruz eta beste familia zientzialari batzuei buruz hitz egin dugu Elhuyar Fundazioko Egoitz Etxebesterekin.

Direct download: NFXVII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zergatik erabiltzen dute matematikariek X hizkia ezezaguna adierazteko? Zergatik ez beste hizki bat? Nondik dator ohitura hori? Iñaki Leturiak ekarri digu erantzuna.

Direct download: NFXVII-03b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bertsolariek trenbidearen eraikuntza jaso zuten XIX. mendearen erdialdean, eta handik aurrera trenak gizartean izan zuen eraginari buruz ere kantatu zuten. Mikel Aizpuru EHUko historialariak bildu du ekarpen hori eta horretaz hitz egin digu. Tartean, Norteko ferrokarrilla aipatzen duen Txirritaren bertsoez hitz egin digu.

Direct download: NFXVII-03c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko bigarren saioa: Flysch-ari buruzko bi liburu berri, hitza: Mindarus harringtoni eta usapalak.

Direct download: NFXVII-02.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

EHUko geologoek bi dibulgazio-liburu aurkeztu dituzte Deba-Zumaiako flyschari buruz. Lehenengoa ohiko dibulgazio-liburua da, eta bigarrena fitxatan banatuta bertara joan nahi duenaren bidaia-lagun izan dadin. Biak dohainik dira, eta EHUko argitalpen-zerbitzuen web orritik deskarga daitezke. Egiletako batek, Esti Apellaniz paleontologoak, liburuei buruz eta flyscharen garrantziaz ere hitz egin digu.

Direct download: NFXVII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gizon batek intsektu bat erosi zuen anbarretan harrapatuta Ebay enkanteen web orrian. Gizon hura entomologoa zen, hau da, intsektuetan aditua, eta lankideei kontsulta eginez konturatu zen intsektu-espezie berria zela. Nolako izen zientifikoa jarri behar zaio horrela aurkitutako bizidun bati?

Direct download: NFXVII-02b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Mokoka hasiko gara aurten ere Rafa Saiz gure ornitologoarekin. Hark azaldu digu gaur usapal arrunta urritzen ari dela, eta ekialdetik etorritako usapal turkiarra, aldiz, ugaritzen. Gure herri eta hirietan ohikoa bilakatzen ari da espezie hori.

Direct download: NFXVII-02c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Galdera bati erantzun nahi diogu: zein hezur kendu ote zion Jainkoak Adami Eva sortzeko. Tradizioaren arabera, saihetsa izan zen, baina litekeena hala ez izatea. Jesus Mari Txurruka zoologoak, Elhuyar aldizkarian argitaratutako saiakera batean, zakilaren hezurra izan zitekeela planteatzen du. Hala izan bazen, Itun Zaharraren itzulpen oker batean galdu zen informazio hori saihetsaren ideiaren alde.

Direct download: NFXVII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 3:16am EDT

XVII. denboraldiko lehen saioa. Adamen hezurra, Hitzak: Anatomia de Gray eta Higgs bosoia.

Direct download: NFXVII-01.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

"Gray's anatomy" telesaila, "Anatomia de Gray", ospetsua egin da. Iñaki Leturiak azaltzen digu izenburua anatomiako liburu klasiko baten erreferentzia bat dela.

Direct download: NFXVII-01b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Udan izan den zientzia-albiste garrantzitsuena Higgs bosoiaren aurkikuntzaren aurkezpena izan da. Uztailaren 4an izan zen, eta Norteko Ferrokarrilla ez zegoen antenan egun hartan; horregatik, albistea berreskuratu nahi izan dugu denboraldiko lehen saio honetan, aurkikuntzaren aipamenak merezi duelako.

Direct download: NFXVII-01c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVI. denboraldiako 43. saioa. Azkena. Erditzearen kontuak eta Oihana Jauregiren agurra.

Direct download: NFXVI-43.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT