Elhuyar Zientzia (science)

Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak.

Direct download: NFXVIII-11d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Antonio Fraguas "Forges" Beasainen izan zen. Umorea eta zientziari buruzko hitzaldia eman zuen, eta Lemniskata antolatzaileek aukera eman ziguten berarekin egoteko. Hiru galderetan, umorea eta zientzia nola uztartzen diren kontatu zigun umorista handiak. Hemen dago elkarrizketa euskarara bikoiztu gabe, Forgesen jatorrizko hitzak entzun nahi duenarentzat.

Direct download: NFXVIII-11e.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 10. saioa: Hegaluze baten bidaia eta Teknopolisen espaziora begira bidaian. 

Direct download: NFXVIII-10.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Euskal kostatik gertu markatutako hegaluze bat Venezuelako uretan harrapatu dute biologoek. Puntu batetik bestera, 6.370 kilometro daude lerro zuzenean, eta hori errekorra da biologoen erregistroetan. Baina agian hegaluze horrek askoz bidaia handiago egin du. Gaur, HARITZ ARRIZABALAGA Azti-Tecnalia ikertzailea izan dugu gurekin. Atunetan aditua da, markatu izan dizut atunak, eta ICCAT erakundean (Atlantikoko atunak kontserbatzeko nazioarteko batzordean) hegaluzeen atalaren burua da. Hark emango digu errekor honen inguruko perspektiba.

Direct download: NFXVIII-10a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis saioan hainbat bidaia egin dituzte azken 15 urteeta. Batuzk espazioarekin zerikusia duten ikerketa zentroetara. Gaur, OIHANA JAUREGIk azken haietako hiru kontatu dizkigu. Tartean, berak egindako bidaia bat, Moskura, kosmonauten Yuri Gagarin entrenamendu-zentrora.

Direct download: NFXVIII-10b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVIII. denboraldiaren 9. saioa: IXA taldeak 25 urte, paradoxa matematikoak eta perretxkoak ereiten Teknopolisen.

Direct download: NFXVIII-09.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

IXA taldeak, euskararen ikerketa informatikoa egiten duen taldeak, 25 urte bete ditu, eta aste honetan ospatu dute. EHUko ikertzaileak dira, XUXEN zuzentzaile ortografikoaren egileak, eta itzulpen automatikoa bezalako arloetan egiten dute ikerketa. Aste honetan talde horietako bi kide izan ditugu gurekin. Batetik, sortzaileetako bat, IÑAKI ALEGRIA informatikaria, eta, bestetik, ikertzail egazte bat, ITZIAR GONZALEZ hizkuntzalaria. Biek ekarri digute haien eskarmentuaren berri IXA taldean, bi ikuspuntu ezberdinetatik ikusita. 

Direct download: NFXVIII-09a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

NAHIKARI BLANCO, gure matematikaria paradoxa klasiko batzuekin etorri da estudiora. oro har, matematikariek atsegin dituzte paradoxak, filosofiara hurbiltzeko oso "era matematiko" bat delako. Paradoxak aurkeztu dizkigu Nahikarik, eta, bide batez, horretaz filosofatu dugu berarekin. 

Direct download: NFXVIII-09b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Onddo beltza, Boletus edulis, basoan hazten da eta biltzeko, bilatu egin behar da. Biltzaile batzuek badakite non hazten diren, baina aukera batean eta bestean, ez du biltzaileak aukeratzen onddoa hazten duen tokia. Baina agian egun batean posible izango da. Agian, egun batean onddoak erein egingo dira, noaki, haiek hazteko egokiak diren inguruetan. Horretarako ikerketak martxan daude, eta IÑAKI LETURIA Tknopoliseko erreportariak gaiari heldu dio telebistako saio batean.

Direct download: NFXVIII-09c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVIII. denboraldiaren 8. saioa: Muturreko klimak, Teknopolisen biriketatik kanpoko tuberkulosia eta Mlodinow-ren minbizia.

Direct download: NFXVIII-08.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

ONINTZE SALAZARek, gure trumoilariak, munduko muturreko klimak aurkeztu dizkigu. Lau galderari erantzun dizkio: zen den munduko tokirik euritsuena, zein den lehorrena, zein beroena eta zein hotzena. Eta ez dizkigu bakarrik datuak eman; gainera, zergatiak azaldu dizkigu eta anekdota batzuk ere kontatu dizkigu.

Direct download: NFXVIII-08a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis saioan NAGORE REMENTERIAk erreportaje bat osatu du tuberkulosia mota berezi bati buruz. Biriketatik kanpo garatzen den tuberkulosia da. Hezurretan, obulutegian edo beste toki batean garatutako tuberkulosia diagnostikatzea oso zaila da, biriketan egotea espero baita. Eta diagnostiko berantiarrak arazo handiak ekartzen ditu. Kasu interesgarri horiei buruz hitz egin digu Nagorek.

Direct download: NFXVIII-08b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Leonard Mlodinow fisikariak, "El Arcoiris de Feyman" liburuaren idazleak, harreman oso berezia zuen Richard Feynmanekin. Caltech institutuan ezagutu ziren Feynmanen bizitzaren azken urteetan. Feynmanek minbizia zuen, eta urte batzuk geroagoa hil egingo zen. Baina Mlodinowri ere, bat-batean, minbizia diagonostikatu zioten.

Direct download: NFXVIII-08c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVIII. denboraldiaren 7. saioa: Zakil-hezurraren falta gizakiarengan, autoen piezak tixoforjan eta Teknopolisen droneak.

Direct download: NFXVIII-07.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gizonezkoek ez dugu zakilean hezurrik, sexu harremanetan azkar-azkar tente jartzeko. Sistema hidraulikoa erabiltzen dugu, ordea. Baina txinpantzeek, bonoboek eta beste ugaztun askok bai. Zeragatik guk ez? Horri erantzun dio JESUS MARI TXURRUKA biologoak hautespen sexualaren hipotesian oinarituta.

Direct download: NFXVIII-07a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

CICmarGUNE zentroak, CIE-Legazpi enpresak eta Mondragon Unibertsitateak tixokonformatuaren teknika aplikatzen ari dira autoen piezak egiteko. Forjaren eta fundizioaren arteko teknika da, hau da,metala lantzen da egoera ez solidoan ezta likidoan ere, baizik eta erdi-likidoan. JOKIN LOZARES ingeniariak kontatu dgu zer den teknika hori.

Direct download: NFXVIII-07b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Martin Karplus-ek jasoko du 2013ko Nobel saria, kimika teorikoan egin dituen ekarpenengatik, batez ere, proteinen ikerketa teorikoan egindako aurrerapenengatik. EHUko kimikari teoriko batzuek Karplusen laborategian egin dute lan eta gertutik ezagutu dute. Gu haietako batekin izan gara, Xabier Lopezekin, Donostiako Kimika Fakultatean bertan. Kimikari teorikoa, eta Norteko Ferrokarrilleko laguna. Xabier izugarri harritu eta izugarri poztu zen Karplusen izena entzun zuenean Nobel sarien iragarpenetan.

Direct download: NFXVIII-06b.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

XVIII. denboraldiaren 6. saioa: Lunatikoak, Martin Karplus gertutik eta pneumatikoen birziklapena Teknopolis-en.

Direct download: NFXVIII-06.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Azkenean, Egoitz Etxebestek zientziaren historiari buruz idatzitako artikuluen bilduma bat liburu formatuan. Egoitzek bildu ditu artikuluak eta Elhuyar Fundazioak argitaratu du liburua. Guk Egoitz gonbidatu dugu horri buruz Norteko Ferokarrillean hitz egitera. XVIII. mendeko Lunatikoen Klubatik hasita, Yuri Gagarinen istoriora. Leeuwenhoekek bere mikroskopitik ikusita deskribatu zigun mundu berritik, Weigl-en zorrietatik Sophie Germain matematikariaren istoriora. Egoitzek liburu ederra aurkeztu digu irratian.

Direct download: NFXVIII-06a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVIII. denboraldiaren 5. saioa: Erretinosi pigmentarioa, Teknopolis aurten eta Nobel sariak.

Direct download: NFXVIII-05.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

3.500 pertsonatik batek erretinosi pigmentarioa du, begiari eragiten dion gaixotasun genetiko bat. Berez, ez da gaixotasun genetiko bakar bat, baizik eta multzo bat, eta horregatik mutazio asko daude inplikatuta prozesuan. Irailaren 29an, gaixotasunaren nazioarteko eguna izan zen, eta, gaur, erretinosi pigmentarioa duten pazienteen Begisare elkarteko AMAIA GEREÑU langilearekin izan gara, gaixotasuna gertutik ezagutzeko.

Direct download: NFXVIII-05a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioak ETBrako egiten duen Teknopolis saioa emititzen hasi da. Urtero jakin nahi izaten ditugu zer berrikuntzak ekarriko dituen denboraldi berriak. Aurten ere bai. Horretarako, BEÑAR KORTABARRIA programaren zuzendariarekin eta OIHANA JAUREGI aurkezlearekin hitz egin dugu.

Direct download: NFXVIII-05b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2013ko Nobel sariak zelulen barruko besikulatxo-sistemak, Higgs-en mekanismoa eredu estandarrerako eta erreakzio kimikoen mekanismoak fisika kuantikaren bitartez ikertu zuten zientzialari batzuek jasoko dute.

Direct download: NFXVIII-05c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVIII. denboraldiaren 4. saioa: Quantum13 kongresua eta urakanak.

Direct download: NFXVIII-04.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

Donostiako Victoria Eugenia antzokira joan gara Quantum13 kongresua martxan dagoen bitartean, Javi Aizpurua fisikariarekin hitz egitera. Hark azaldu digu nola antolatu duten kongresua, zer izen handiak etorri diren Donostiara hitzaldietan eta topaketetan parte hartzera, eta zientzia dibulgatzeari buruzko hausnarketa egin dugu elkarrekin. Norteko Ferrokarrillean kalean, DIPCko lagunen laguntzari esker.

Direct download: NFXVIII-04a.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

Meteorologiari buruzko atalaren estreinua izan dugu gaur. Euskalmeteko ONINTZE SALAZAR meteorologoa hilean behin etorriko zaigu eguraldiaren iragarpena ez diren kontuak azaltzera. "Trumoilariak" deitu diogu atalari. Lehen kolaborazio honetan, urakanei buruz hitz egin dugu, albiste txar batetik abiatuta: Mexikon bi urakan elkartu dira (bata indarra galduta eta ekaitz tropikal bihurtuta), eta hildako batzuk utzi ditu. Urtero izaten dira urakanak. Baina, nola sortzen dira? Eta zergatik ez dira Europan sortzen?

Direct download: NFXVIII-04b.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

XVIII. denboraldiko 3. saioa: Matematikak zineman

Direct download: NFXVIII-03.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

Bederatzi pelikulen adibideak aztertu ditugu NAHIKARI BLANCO, AMAIA ZUGADI eta MIREN ZUBELDIA matematikariekin, matematikaren presentzia zinemaz hitz egiteko. Batzuk, pelikula ezagunak dira, John Nash matematikariaren bizitza kontatzen duen A Beautiful Mind pelikula (Una Mente Maravillosa), esate baterako. Beste batzuk ezezagun samarrak, Buenos Aireseko metroan girotuta dagoen Moebius adibidez. Zerrenda luzea patzadaz aztertuta.

Direct download: NFXVIII-03a.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

XVIII. denboraldiko 2. programa: Elhuyar anaiak espioi, Natur Zientzien I. Topaketa eta Kapsaizina hitza.

Direct download: NFXVIII-02.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

Espiotza-kasu bati buruz hitz egin dugu. XVIII. mendera joan gara. Elhuyar anaiak, wolframio elementua lehen aldiz isolatu zuten zientzialariak (Bergaran gainera, Bergarako Errege Mintegian), armagintzaren metodoak espiatzeko misio batean sartuta egon ziren. Juan Jose Elhuyar batez ere. Istorio mamitsua da hura; eta guk horren berri izan nahi dugu. Beraz, EGOITZ ETXEBESTE gonbidatu dugu horretarako, Elhuyar aldizkarian historiaren istorioak idazten dituena. 

Direct download: NFXVIII-02a.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

Azaroaren 9an eta 10an, Natur Zientzien I. topaketa amtolatu dute UEUk eta Euskalnaturak web gunekoek. Kongresu itxurako ekitaldia izango da; hitzaldiak, mahai-inguruak, posterren aurkezpena eta abar. Tartean, biologoak, abeltzainak, basozainak eta naturzale amateurrak izango dira. ANTTON ALBERDI natolatzailetako batek aurkeztu digu topaketa.

Direct download: NFXVIII-02b.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

Kapsaizina piper minetan dagoen molekula bat da, hain zuzen, mingarritasuna ematen dioten moelkula da. IÑAKI LETURIAk, zientziaren hitzen atalean, molekula horri buruz hitz egin digu. Gainera, mingarritasuna neurtzeko eta adierazteko erabiltzen diren metodoak eta unitateei buruz. Eta kontatu digu zein den munduko piper minik mingarriena.

Direct download: NFXVIII-02c.mp3
Category:science -- posted at: 5:00pm EDT

XVIII. denboraldiko lehen programa: bizikletaren diseinu arrakastatsua eta Elhuyar aldizkariaren 300. zenbakia.

Direct download: NFXVIII-01.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Oinarrian, bizikletak eusten dio XIX. mendeko bukeran zuen oinarrizko diseinuari. Are gehiago, bizikleta bera har daiteke mende hartako teknologiaren erakustaldi bat bezala; teknologiako museo gurpildun bat da. Hori den atertu dugu gaur egungo bizikleten fabrikatzaile batekin, Orbea enpresako JOSEBA ARIZAGArekin.

Direct download: NFXVIII-01a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak 300. zenbakia argitaratu du 2013ko irailean. 1985ko abenduan kaleratu zen 0 zenbakia, eta geroztik, zientzia eta teknologiarekin lotutako albisteak eta gaiak sakon tratatu ditu. Hori bai, bide horretan garaian garaiari egokitu zaio aldiakria. Gaur ibilbidearen gainbegirada bat egin dugu aldizkariaren zuzendarietako batekin, ANA GALARRAGArekin.

Direct download: NFXVIII-01b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 37.saioa: Teknikarien oroitzapenak, Geofagia, Teknopoliseko denboraldia eta Eguzkiaren barruan. 

Direct download: NFXVII-37.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Denboraldi honetan izan diren elkarrizketen artean, bereziki gustura gogoratzen dugu Euskadi Irratiko teknikariekin egindakoa irratiaren 30. urteurrena ospatu genuenean. Elkarrizketa haren zatitxo bat berreskuratu dugu denboraldia agurtzeko.

Direct download: NFXVII-37a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Geofagia lurra jatea da. Iñaki Leturiak, Hitzen atalean, jarduera arraro horri buruz hitz egin digu aurtengo denboraldiaren azken kolaborazioan.Beti bezala, hitzarekin berarekin hasi, eta kontzeptu horrekin lotutako beste kontu batzuk ekarri dizkigu Iñakik.

Direct download: NFXVII-37b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Teknopolis programak azken saioa emititu du ekainaren azken aste honetan. Guk atzera begiratu nahi izan dugu, eta horretarako, astero bezala, Oihana Jauregi aurkezlea etorri zaigu irratira. Eta harekin batera Iñaki Leturia izan dugu gurekin, Teknopoliseko erreportaria delako. Biekin saio onenak gogoratu ditugu, eta anekdota mamitsu batzuk ere kontatu dizkigute biek. 

Direct download: NFXVII-37c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Galdera batekin bukatu nahi dugu aurtengo denboraldia. Nolakoa da Eguzkiaren barrualdea? Iluna ala argitsua? Eta, noski, horrelako galdera bat egiten dugun bakoitzean galdetzen dugun gauza bera jakin nahi dugu: zergatik? Manex Urruzolak ekarri digu erantzuna.

Direct download: NFXVII-37d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Iker Manterola Elhuyarko I+G taldeko informaztikariak azaldu digu zer den automatikoki sortzen den hiztegi bat. Hiztegi elebidunak egiteko sistema informatiko bat da, beste hiztegi batzuetan eta testu-bildumatan (corpus izenekoak) oinarrituta. Metodologia horren bitartez, automatikoki sor daitezke edozein bi hizkuntza lotzen dituen hiztegi berri bat. Elhuyarrek modu horretan egin ditu euskara eta bost hizkutzaren arteko hiztegiak: alemana, txinera, arabiera, swahilia eta hindia.

Direct download: NFXVII-36a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Denboraldi osoan zehar etorri zaigu Nahikari Blanco irratira matematikari buruz hitz egitera. Harekin batera, atala Amaia Zugadik eta Miren Zubeldiak prestatzen dute. Gaur hirurak egon dira gurekin; Nahikari Donostiako estudioan, Amaia Bilbokoan eta Miren Helsinkitik telefonoz.Haiei buruz hitz egin dugu, baita matematikariari buruz ere, jakina.

Direct download: NFXVII-36b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 36. saioa: Hiztegi Automatikoak, Matematikarien agurra eta Teknopolisen gaixotasunen diagnostikorako txipak.

Direct download: NFXVII-36.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 35. saioa: Itziar Laka

Direct download: NFXVII-35.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Itziar Laka hizkuntzalaria da, EHUkoa. Gainera, ikertzailea da, elebitasunean aditua. Harekin izan gara hizkuntzari buruz hitz egiten. Noam Chomsky hizkuntzalari ospetsuarekin egin du lan eta oso ikuspuntu argia eta zabala du hizkuntzaren ikerketari buruz. Harekin egin dugu elkarrizketa luze eta intersgarria.

Direct download: NFXVII-35a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 34. saioa: JAmes Croll, DIPC eta lotura kobalentea, Teknopolis eta "iodo" hitza. 

Direct download: NFXVII-34.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

James Croll ez da oso ezaguna, baina zientziaren historiako pertsona interesgarria izan zen. Lurreko Izotz Aroak planetaren orbitaren gorabeherek sortzen dituztela konturatu zen. Dena den, badago hori baino datu interesgarriago bat Crollen bizitzan: neurri batean, ez zen zientzialaria, atezaina baizik.

Direct download: NFXVII-34a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Fisikaren munduan sartu gara. Donostia International Physics Center zentroan lotura kimiko kobalenteak oso gertutik ikertu dituzte. Ia esan daiteke ikusi egin dituztela atomoak elkarri lotzeko prozesuan. Horren berri ekarriko digu Basqueresearch.com webgunean, eta handik datorkigu albistea, Oihane Lakarrek ekarrita. 

Direct download: NFXVII-34b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

"Iodo" da aste honetarako Iñaki Leturiak aukeratu duen hitza. Astero ez bada, askotan, Iñakik hitz bat aukeratzen du eta hitz horren jatorriaz eta beste hainbat kontu interesgarriz hitz egiten digu. Gaur iodoaz hitz egin digu. Eta horrekin batera, iodo-faltaz, gatzaz eta India eta Ghandiz ere hitz egin digu.


Direct download: NFXVII-34c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 33. saioa: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea, urrezko proportzioa, Teknopolisen soldatzen ikasteko metodo berria eta ON-Zientzia sariketa.

Direct download: NFXVII-33.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

CAF –Elhuyar sarietan, urtero, ibilbide bat saritzen da, pertsona batena edo erakunde batena. Aurten, erakunde batek jaso du saria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea. Izenak ederki adierazten du nolako helburua duen erakunde horrek, eta, hala ere, Karlos Ibarguren erakundearen lehendakaria gonbidatu dugu haien helburuez eta jardueraz hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-33a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Matematikaren dibulgazioan, klasiko bat: urrezko zenbakia. Naturan, artean, leku askotan azaltzen den edertasunaren proportzioari buruz hitz egin digu Nahikari Blancok. Greziarren eskultura klasikotik hasita gure eguneroko bizimoduaren objektuetara, tabako-paketeetara adibidez; zenbaki hori, 1,6180339... protagonista izan da gure matematikaren atalean.

Direct download: NFXVII-33b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

ON-zientzia bideo lehiaketaren hirugarren edizioak baditu irabazleak. Lehen saria, Bartzelonara joan da, 17 urteko Marta Vallvé Navarroren lana izan da, lainoak eta euria sortzeko moduari buruzkoa. Bigarren saria ex aequo irabazi dute Iñaki Muñoz eta Rubén Rosasek batetik, eta Valentina Lodosa Murgak, eta euskaraz egindako bideorik onenaren saria Itziar Rodriguez eta Eneko Axperentzat izan da. MAnex Urruzolak kontatu dizkigu saritutako lanei buruzkoak. Bideo guztiak ikusgai daude www.onzientzia.tv webgunean.

Direct download: NFXVII-33c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 32. saioa: CAF-Elhuyar sarietako sorkuntza-beka, HAP masterra eta Teknopolisen espezie inbaditzaileak.

Direct download: NFXVII-32.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Sei laguneko taldeak irabazi du CAF-ELhuyar sarien zientzia gizarteratzeko sorkuntza-beka: Arlette Apraiz, Doltza Oararteta, Jaione Ortiz de Zarate, Maider Amutio, Nerea Andres eta Oihane Enbeitia. Aurkeztu duten proiektua "Balio berriz balio" du izena eta gauzak berrerabiltzeko ideiaren inguruko proiektu bat da, arte-instalazio bat. Beka jaso dute eta orain garatu egingo dute proiektua. Maider, Nerea eta Oihane egon dira gurekin.

Direct download: NFXVII-32a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

EHUko IXA taldeak urtero antolatzen du Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamenduaren masterra HAP masterra. Hizkuntzaren ikerketa informatikoaren iaksteko aukera handia da, eta ez informaztikarientzat bakarrik; ongietorriak dira hizkuntzalariak, itzultzaileak, matematikariak, ingeniariak eta abar. IXA taldeko Olatz Arregik eta Eneko Agirrek eman dizkigute masterraren gakoak.


Direct download: NFXVII-32b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

1986ko Fisikako Nobel saria hil da.

Direct download: NFXVII-32c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 31. saioa: CAF-Elhuyarreko saridunak Gorka Zabaleta eta CERN, Isabel Mendizabal eta ijitoen jatorria. Gainera, Teknopolisen, Orona Innovation City.

Direct download: NFXVII-31.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Gorka Zabaleta aurtengo CAF-Elhuyar sarietako irabazlea da kazetaritza zientifikoaren kategorian. CERN laborategian lana egiten zuen Angel Mari Uranga fisikariari egindako elkarrizketa batekin irabazi du saria. Kazetaritza, fisika teorikoa, Uranga eta CAF-Elhuyar sariak izan dira gure solasaldiaren gaiak. 

Direct download: NFXVII-31a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Isabel Mendizabal aurtengo CAF-Elhuyar sarietako irabazle bat da doktore-tesia dibulgatzeko artikuluen kategorian. Ijitoen (erromanien) jatoporia zein den ikertu du baliabide genetikoen bitartez. Horri esker lortu du jakitea Indiako ipar mendebaldetik datozela, eta duela 1.500 urte hasi zirela mundutik zabaltzen.

Direct download: NFXVII-31b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 30. saioa: Estatistikaren Nazioarteko Urtea, Teknopolisen hiru kobazulo eta Bustrofedon hitza.

Direct download: NFXVII-30.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

2013 Estatistikaren Nazioarteko Urtea da. 1.942 erakundek hartzen dute parte antolaketan, ekintza asko antolatu dituzte eta estatistikari buruzko informazioa dibulgatzen ari dira. Nazioarteko urtearen informazio nagusia web orri batean bilduta dago, http://www.statistics2013.org/, baina urte honen berri ez da asko zabaldu. Guk EHUko Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko Saileko bi lagunen eskutik izan dugu urtearen berri: Arantza Urkaregi eta Inma Arostegi.

Direct download: NFXVII-30a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bustrofedon idazteko modu baten izena da. Antzinako Greziako hizkuntza zahar batzuetan erabiltzen zuten idazkera. Idi batek soroa goldatzean egiten duen bidearen antzekoa zen: ezkerretik eskuinera hasten ziren idazten, eta lerroaren bukaeran buelta eman eta hurrengo lerroan eskuinetik ezkerrera idazten zuten. Horren azalpena eta horrekin lotutako beste hainbat kontu kontatu dizkigu Iñaki Leturiak.

Direct download: NFXVII-30b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Uhin milimetrikoak jasoko dituen teleskopio bat ari dira eraikitzen Mexikoko sumendi batean.

Direct download: NFXIII-42a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bisitatxo bat Leitzarango bailaran dagoen zentrora.

Direct download: NFXIII-42b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Informatika praktikoaren arloan, baliabide asko aurkeztuko dizkigu IBON AIZPURUAREKIN, oporretako bidaiak antolatzen laguntzeko.

Direct download: NFXIII-42c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aldous Huxleyren eleberri ezagunena.

Direct download: NFXIII-42d.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 29. saioa: aurtengo CAF-Elhuyar sarien irabazleak, galaxien arteko talkak, autismoa Teknopolisen eta matematikari ospetsuen anekdotak.

Direct download: NFXVII-29.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

CAF-Elhuyar sarien 19. edizioaren sariak banatu dira. Lau kategoriatako zientzia-dibulgazio sariak, tartean beka bat, eta merezimendu-sari bat banatu dira. Festa handia izan da Usurbilen, sariketa batean. Merezi du azpimarratzea zein izan diren irabazleak.

Direct download: NFXVII-29a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Aurtengo CAF-Elhuyar sariketan Miguel Querejeta astronomoak irabazi du saria dibulgazio-artikulu orokorren kategorian. Miguel Norteko Ferrokarrilleko aspaldiko laguna da, eta oraingoan aprobetxatu dugu galaxien arteko talkei buruz hitz egiteko. Zer diren, nola ikertzen diren, nolako ondorioak dituzten, Esne bidearen etorkizuna zein izango den... galder asko genituen Migueli egiteko.

Direct download: NFXVII-29b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Matematikariak bereziak dira? Seguru asko ez. Azken batean, pertsonak dira, eta beste pertsonek bezala, kontatzeko moduko anekdotak izan dituzte. Baita matematikari ospetsuek ere. Nahikari Blancok horietako batzuk ekarri ditu gaur Norteko Ferroklarrillera. Arkimedes, laplace, Hilbert, Dirichlet eta matematikaren historiaren beste izen ezagun batzuk ekarri dizkigu. Eta izen horietako bakoitzarekin, kontatzeko moduko anekdota bat.

Direct download: NFXVII-29c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 28. saioa: Turingen makina, Estokastika hitza, zorizko zenbakiak eta gas-sentsoreak Teknopolisen.

Direct download: NFXVII-28.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Estokastiko hitzak zorizko esan nahi du, eta zoriz aukeratutako zenbakiekin du zerikusia. Iñaki Leturiak kontatu digu ezinezkoa dela erabat zoriz aukeratzea zenbaki bat. Apple eta IBM enpresek ausazko zenbakiekin izan dituzten arazoez hitz egin digu, estokastiko, aleatorio eta random hitzen jatorria argitu digu, eta kasinoetako anekdotak ekarri dizkigu.

Direct download: NFXVII-28a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Bitarlan enpresako Jabi Asurmendi informatikariak gure galdera bati erantzun dio: zergatik den hain garrantzitsua ausazko zenbakiak sortzeko metodo bat izatea. Zertarako erabiltzen diren zenbaki horiek. Web orrien diseinutik pasahitzen eta segurtasunaren mundura gidatu gaitu, informatika praktikoaren mundutik.

Direct download: NFXVII-28b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 27. saioa. Erizaintzaren historia eta gaurko egoera eta Teknopolisen autobus publikoak.

Direct download: NFXVII-27.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ibilbide azkar bat egin dugu erizaintzaren historian zehar. Erdi-arotik gaur egunera arteko historia Marijo Uranga eta Isabel Elortza Donostiako Erizaintza Eskolako irakasleen eskutik. Bide horretan, XIX. mendeko Florence Nightingale erizaina ezagutu dugu, lehen erizaintza-eskola sortu eta ikasketen oinarria jarri zuen emakumea. Baina ez da historia bakarrik izan. Marijok eta Isabelek gaur egungo egoerari buruz hitz egin digute. Begirada interesgarria medikuaren ondoan egoten diren erizainen munduari.

Direct download: NFXVII-27a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 26. saioa: espezieak, soinua eta helikopteroak Teknopolisen.

Direct download: NFXVII-26.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Hamar urte dira Xabi Erkiziak soinuarekin lana egiten duela. Soinuarekin bakarrik, gainera. Euskal Herriko soinu-mapa bat osatzen ari da bere lankideekin batera, Hots! irratia martxan jarri du eta beste proiektu askotan murgilduta dago. Soinuaren artista eta teoriko bihurtu da denborarekin. Eta guk aprobetxatu dugu soinuaz hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-26b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Espeziearen definizioa kontu zaila da, baita biologoentzat ere. Merezi du azaltzea zergatik.

Direct download: NFXVII-26a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 25. saioa: Zonbien inbasioaren matematikak eta Teknopolis.

Direct download: NFXVII-25.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Eli Alberdi matematikariak gai interesgarri bat ekarri digu: populazioen bilakaeraren matematika. Mundiala. Biologoek erabiltzen dituzten eredu matematikoak dira; formula matematiko haorien bitartez, espezieen populazioen gora beherak aztertzen eta, kasu batzuetan, iragartzen dituzte. Fikzioan ere aplika daiteke kontu hori: zonbien inbasio bat. Zonbiek irabaziko dute eta gizaki guztiak zonbi bihurtuko diztute? Ala ez? posible da zonbi guztiak garbitzea gizakiak bakarrik geratzeko? Kontu aproposa da matematikari buruz hitz egiteko.

Direct download: NFXVII-25a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 24. saioa: kuantikari buruzko blogak, teknopolis eta minibizia hitza

Direct download: NFXVII-24.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Duela hilabete gutxi bi kimikari kuantikok blog bana zabaldu zituzten kimika kuantikoa sarean dibulgatzeko. Haiek ikertzaileak dira, hain zuzen ere esparru horretan, eta gaiari gogo handiz ekin diote. Blogetan, zergatik ikusten dugun, klorofila edo Mikel Laboa azaltzen dira, beti ere, kimika edo fisika kuantikoari lotuta. Irratian, bi blogari kuantiko haiekin izan gara. 

Direct download: NFXVII-24a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zientziaren hitzen atalean, Iñaki Leturiak Hitz kezkagarri bat ekarri digu gaur... minbizia. Seguru asko, "min bizia" terminotik dator, eta, hala bada, oso izen egokia da gaixotasun-mota horretarako. HItz horri eta berarekin datozen beste hitzei buruz izan dugu solasalditxo bat.

Direct download: NFXVII-24b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 23. saioa: Elhuyar Fundazioaren itxura aldaketa, Teknopolis eta BC3ko udaberriko unibertsitatea.

Direct download: NFXVII-23.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioak aurpegia berritu du. Zientzia dibulgazioan erreferentea den erakunde horrek 40 urte baino gehiagoko historia du, eta fase asko egin ditu urte horietan. Tarteka, irudi publikoa aldatu egiten du, eta orain da horretarako une egokia. Elhuyarko gidaritza hartu duten Txema Pitarke lehendakaria eta Leire Cancio zuzendaria irratira etorri dira Elhuyarren aurpegi berria aurkeztera.

Direct download: NFXVII-23a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

BC3 zentroan proiektu interesgarri bat jarri dute martxan. Udaberriko unibertsitate bat antolatu dute klima aldaketa ikertzen duten adituak ekosistemek ematen duten zerbitzuak modelizatzen trebatzen laguntzeko. 39 herrialdeko adituak etorri dira 12 egunez norberak bere herrialdeko kasuen datuekin. Miren Onaindiak kontatu digu zein den topaketaren helburua. 

Direct download: NFXVII-23b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 22. saioa: emakume matematikariak eta Teknopolis.

Direct download: NFXVII-22.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 21. saioa: Sakarinaren aurkikuntza, Garoña eta ingrafikazia.

Direct download: NFXVII-21.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Zorizko aurkikuntza bat izan zen sakarinarena. Constantine Fahlberg kimikaria bat-batean konturatu zen laborategian sortutako substantzia batek zapore gozoa zuela. Ezusteko ederra. Hori XIX. mendean izan zen, eta ez da garai hartako adibide bakarra. Baina bada adibide tipikoa. Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek kontatu digu istorio hori.

Direct download: NFXVII-21a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Santa Maria de Garoña herrian dagoen zentral nuklearra geratuta dago, eta litekeena da betirako ixtea, baina oraindik ez da erabaki hori hartu. Gai horri buruzko programa bat eta artikulu bat landu dituzte Teknopolis telebista-saioan eta Elhuyar aldizkarian, hurrenez hurren. Telebistatik Alaiz Ochoa de Eribe etorri zaigu, eta aldizkaritik Ana Galarraga, Garoñaz eta haien lanaz hitz egitera.

Direct download: NFXVII-21b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ingrafikazia mapak irakurtzeko ahalmen-falta da. Terminoa ez da berez existitzen; zientzialari batzuek sortua da, eta ezin da esan onartuta dagoenik. Baina merezi du jakitea zer dagoen hitz "berri" horren atzean. Iñaki Leturiak kontatu digu gaurko saioan.

Direct download: NFXVII-21c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 20. saioa: palindromoak eta txipak magnetikoki hozteko sistema berria.

Direct download: NFXVII-20.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Markos Gimeno gizon polifazetikoa da. Baxua jotzen du PAM taldean, umorezko antzerki-bikote baten kidea da, "Hipo y Condrias", eta, batez ere, palindromoak egiten ditu hitzekin joalastuz. Haren bloga, zerorajasoa.com ospetsua da palindromoen zaleen artean. Astero proposatzen ditu palindromo ezkutuak aurkitzeko joko bat blogean, eta berak asmatutako palindromo luze eta dotoreak oparitzen dizkigu. Markosekin izan gara, eta elkarrizketa palindromikoa egin diogu. Simetriaren lilura Gimeno jaunaren eskutik.

Direct download: NFXVII-20a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Ordenagailuetako txipak berotzea ez da ona. Batetik, zirkuituak hondatu daitezke, eta, bestetik, askoz hobeto funtzionatzen dute tenperatura baxua dutenean. Hainbat metodo dago txipak hozteko. Orain, CICnanoGUNEko zentroko ikertzaileek, Luis Hueso fisikariaren zuzendaritzapean, metoso berritzaile bat proposatu dute material zeramiko batean oinarrituta. Basqueresearch webguneko Irati Kortabitartek kontatu digu zein den metodo hori.

Direct download: NFXVII-20b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiko 19, saioa: inurrien soinua, Webcorpusen ataria, Teknopolis eta Transfermium gerrak.

Direct download: NFXVII-19.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Elhuyar Fundazioko I+G taldeak Webcorpusen ataria aurkeztu du. Hizkuntza-teknologiaren esparruko tresna bat da; Internet corpus moduan erabiltzen ditu. Corpus bat testuen bilduma erraldoia da eta hizkuntzaren teknologiaren lehengaia da. Aplikazio askok erabiltzen dituzte corpusak: itzulpen automatikoko softwareak, hiztegien, bilatzaileak eta abar. I+G taldeak teknologiak erabiltzen ditu euskararekin lan egiteko. Taldeko bi informatikarik, Igor Leturiak eta Iñaki San Vicentek aurkeztu digute irratian haien lana.

Direct download: NFXVII-19b.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Inurriak ez dira feromonekin bakarrik komunikatzen. Soinuak ere egiten dituzte.

Direct download: NFXVII-19a.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

Taula periodikoaren azken elementuei izena jartzea gerra bat da. Iñaki Leturiak kontatu digu gerra horren pasarte batzuk. Ez da erraza izan akordio batera iristea izenei dagokionean. Oso elementu desegonkorrak dira, ez dute ia ezer irauten desegin baino lehen, eta hala ere oso baloratuta dago taula periodikoan aztarna uztea.

Direct download: NFXVII-19c.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT

XVII. denboraldiaren 18. saioa: genero-bereizketa medikuntzan, Teknopolis eta Richard Feynman.

Direct download: NFXVII-18.mp3
Category:science -- posted at: 12:00am EDT