Elhuyar Zientzia (science)

XXI. denboraldiaren 14. saioa: odol artifiziala, deep web eta Elhuyar aldizkaria abenduko zenbakia.

Direct download: NFXXI-14.mp3
Category:science -- posted at: 1:58pm EDT

Direct download: QK08-161208yoyoefektua.mp3
Category:science -- posted at: 6:22am EDT

Eureka museoak Zientziaren Plastistoria erakusketa ekarri du Donostiara. Zientziaren historiari buruzko 20 eszena dira, plastilinazko panpinekin egina. Urtarrillera arte izango da ikusgai museoan. Larraitz Etxeberriak aurkeztu digu gure programan.

Direct download: NFXXI-13d.mp3
Category:science -- posted at: 7:02pm EDT

DIPC eta CICnanoGUNE erakundeek "Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra" komikia aurkeztu dute. Nanobotereak dituzten heroiak dira protagonistak. 16 orriko komiki hau gazte askok tailerretan plazaratutako ideiekin sortu dute. DIPCko Amaia Arregi, komunikaziokoa, eta Hodei Iparragirre marrazkilaria izan dira gurekin komikia irratyian ere aurkezteko.

Direct download: NFXXI-13c.mp3
Category:science -- posted at: 7:00pm EDT

Antartikari buruz asko hitz egin dugu. Eta Antartika, klimatologiaren sinonimoa da neurri batean. Zergatik urtzen da izotza han? Erantzun sinplea da beroketa globala. Baina Eñaut Izagirre glaziologoak ekarri digu erantzun konplexuago bat.

Direct download: NFXXI-13b.mp3
Category:science -- posted at: 6:58pm EDT

Garai bateko klima ikertzeko zundaketei buruz hitz egin dugu. Antartikako izotzaren goitik beherako laginak hartzen dira, zilindro-itxurakoak, eta horrela mendeen poderioz pilatutako izotz-geruzetan klima iker daiteke. Orain, milioi bat urte baino lehenagoko klima ikertu nahi dute modu horretan.

Direct download: NFXXI-13a.mp3
Category:science -- posted at: 6:55pm EDT

XXI. denboraldiako 13. saioa: Antartika zulaketak klimaren bila, Zergatik urtzen den Antartikako izotza, Nanokomiki bat eskuetan eta Zientziaren Plastistoria.

Direct download: NFXXI-13.mp3
Category:science -- posted at: 6:54pm EDT

Bost talde ari dira Antartikako gune bana aztertzen, haietatik izotz-geruzen zilindroak eskuratu ahal izateko, milioi bat urte baino gehiagoko klimaren erregistroa eskuratzeko helburuarekin.

Direct download: Qk07-161130KlimarenHistoriaAntartikakoIzotzean.mp3
Category:science -- posted at: 3:22am EDT

Genoma editatzeko CRISPR teknika pertsona bati aplikatu diote Txinako ikertzaile batzuek,  biriketako minbizia tratatzeko. Teknika hori pertsonetan erabiltzen den lehenengo aldia da.

Direct download: Qk06-161123_CRISPR_pertsonetan.mp3
Category:science -- posted at: 7:27am EDT

Abian dira CAF-Elhuyar sariak. 2017ko otsailaren 17ra arte aurkez daitezke lanak.

Zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea dira sariketaren helburuak.

Betiko kategoriez gain, sari berri bat aurten, lehen sektoreari lotutako lanentzat.

Direct download: Qk03-161102_CAF-Elh_sariak.mp3
Category:science -- posted at: 7:26am EDT

Jende askori esan behar zaio eskerrik asko 20. urteurrenean gure ferrokarrilla hemen egoteagatik. Gaur, haietako hiru izan dira mikroen aurrean: Iñaki Irazabalbeitia, Monika Ortueta eta Maria Gil.

Direct download: NFXXI-12c.mp3
Category:science -- posted at: 3:34am EDT

1996ko urrian, Pili Kaltzada izan zen Norteko Ferrokarrillaren lehen bidaian. Harekin hitz egin dugu garai hura eta saio hura gogoratzeko. Pilik ederki gogoratzen du gure ferrokarrillaren abiatzea.

Direct download: NFXXI-12b.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

Norteko Ferrokarrillak 20 urte bete ditu. Eta saio berezia grabatu dugu publikoaren aurrean. Gaia zientzia bera izan da: nola aldatu da zientzia 20 urte hauetan. 1996an, Dolly ardia jaio zen, eta Carl Sagan hil. Eta zientzia asko aurreratu da. Gurekin, Itziar Laka, Javi Duoandikoetxea, Marian Iriarte eta Fernando Plazaola.

Direct download: NFXXI-12a.mp3
Category:science -- posted at: 3:31am EDT

XXI. denboraldiaren 12. saioa. 20. urteurrenaren saio berezia: zientzia 20 urtez, PiliKaltzada eta eskertzak.

Direct download: NFXXI-12.mp3
Category:science -- posted at: 3:29am EDT

Joan den astean ospatu zen Wolfram Deuna, zientzia-bakarrizketen ekitaldi fisiko, kimiko, analogikoa eta antologikoa. Alaitz Ochoa de Eribe aurkezlearekin hitz egin dugu ekitaldiari buruz. Umorezko bakarrizketak zientzian!!

Direct download: NFXXI-11d.mp3
Category:science -- posted at: 5:24pm EDT

Fluoreszentzia, fosforeszentzia, bioluminiszentzia... Kuantikaren bitartez argia sortzeko dauden modu asko dira. Horiei buruz hitz egin dugu Txoni Matxainekin. Argiaren igorpena berezkoa duen fisika eta haren sekretu kuantikoak.

Direct download: NFXXI-11c.mp3
Category:science -- posted at: 5:22pm EDT

Gaur Kalifornian izan gara, San Diegon, Jon Ander Arregi fisikariaren eskutik. Han dago ikerketa-egonaldi batean eta denboraren eskala txikia ari da kertzen. Nanosegundo eta femtosegundoaren eskalan gertatzen diren fenomenoak ikertzen ditu.

Direct download: NFXXI-11b.mp3
Category:science -- posted at: 5:17pm EDT

Eredu matematiko bat garatu dute zientziaren beraren kalitatea neurtzeko. Ondorioa kezkagarria da, alegia, zientzialari askok bilatzen dutela emaitza ikusgarriak lortzeko bide azkarrena, zientziaren sistemak saritu egiten duelako produktibitatea. Baina kalitateak galerak ditu horregatik.

Direct download: NFXXI-11a.mp3
Category:science -- posted at: 5:13pm EDT

XXI. denboraldiaren 11. saioa: Zientzia kontrolatzeko zientzia, Femtosegundo bat Jon Arregirekin, Kuantika luminiszentea eta Wolfram Deuna 2016.

Direct download: NFXXI-11.mp3
Category:science -- posted at: 5:12pm EDT

Erakusketa bat eta hiru ibilaldi aurkeztu dizkigu Tabakalerako Ane Agirrek. Hiru ibilaldiak Donostian izango dira, Koenraad van den Driessche geologoaren eskutik. Fosilak ikusi eta denbora-lerroak ulertzeko pentsatutako ekitaldiak dira. Baita Donostia esploratzeko ere.

Direct download: NFXXI-10c.mp3
Category:science -- posted at: 12:48pm EDT

Aspaldiko kontua da: Erresuma Batuak erabaki zuen Europar Batasuna uzatea. Horrek, politikan ez ezik, zientziaren munduan ere baditu ondorioak. Mentxu Aiertza kimikariak kontatuko digu nola bizi duten hango zientzialariek Brexit-ak sortutako egoera.

Direct download: NFXXI-10b.mp3
Category:science -- posted at: 12:46pm EDT

Papera imitatzen duen material berri bat aurkeztu dute Txinako ingeniari batzuek. Wolframio oxidoan oinarritutako materiala da, mintz moduko bat. Urdinez marraz edo idatz daiteke gainean, argi ultramorea erabilita. Eta denborarekin, galtzen da han idatzitakoa. Material berri bat papera imitatzeko bidean.

Direct download: NFXXI-10a.mp3
Category:science -- posted at: 12:44pm EDT

XXI. denboraldiaren 10. saioa: Wolframezko papera, Brexita, Tabakalera eta ibilaldi geologikoak.

Direct download: NFXXI-10.mp3
Category:science -- posted at: 12:37pm EDT

Europako margo zaharrenetako batzuk ditu, duela 40.000 urte ingurukoak. Teknopolis saioan El Castillo kobazuloa ikertzen dutenekin izan da, eta margoez gain margolariei buruz hitz egin diete.

Direct download: NFXXI-09d.mp3
Category:science -- posted at: 1:54pm EDT

Gizakia espezie-moduan desagertu baino lehenagoko desioa da: gizakiak Martera joan nahi du. Horretarako ari da NASA diseinatzen Orion izeneko espazio-ontzo bat. Eureka museoko Miren Milletek hitz egin digu horri buruz.

Direct download: NFXXI-09c.mp3
Category:science -- posted at: 1:48pm EDT

Mary Sommerville XVIII. mendeko matematikari handi bat izan zen. Eskoziarra, bizitzan zehar Europako zientziaren elitearekin harremana izan zuen. Neptuno planetaren aurkikuntzan ere hartu zuen parte. Egoitz Etxebestek haren bizitza hitz egin digu.

Direct download: NFXXI-09b.mp3
Category:science -- posted at: 1:44pm EDT

1990 aldera Saul Perlmutter, Brian P. Schmidt eta Adam G. Riess kosmologoek aurkitu zuten unibertsoaren hedapena azkartzen ari dela. 2011n Nobel saria jaso zuten aurkikuntzarengatik. Orain, aurkikuntza hura zalantzan jarri du beste ikerketa zehatzago batek.

Direct download: NFXXI-09a.mp3
Category:science -- posted at: 1:41pm EDT

XXI. denboraldiaren 9. saioa: energia iluna zalantzan, Mary Sommerville, Gizakia Marten eta Teknopolis El Castillon.

Direct download: NFXXI-09.mp3
Category:science -- posted at: 1:36pm EDT

Bisonte europarraren jatorria bi espezietan dago: estepatako bisontea eta uroa. Hibridoa da. Ikerketa hori egiteko, ikertzaileek analisi genetikoa egiteaz gain, kobazuloetako margoetara jo behar izan dute datatzeko informazio bila.

Direct download: Qk01-161017BisonteEuroparra.mp3
Category:science -- posted at: 4:02am EDT

Udazkeneko dibulgazioa ZarautzOn taldearen eskutik. Irratian izan ditugu Natalia Vahl eta Jose Mari Larramendi, eta aurrerapen txiki bat egin digute udazkenean izan duten eta izango duten programarena. 3D inprimagailuez hitz egin dugu, eta gainera, azaroaren 3an izango duten Zientziaz Blai ekitaldiaz ere bai.

Direct download: NFXXI-08c.mp3
Category:science -- posted at: 3:55am EDT

EHUko Farmazia Fakultateko NOELIA ALDAIk zaldi-okelari buruz hitz egin digu. Ez da asko jaten hemen, baina tradiuzio du gizakiaren historian janari moduan. EHUn, okelaren konposizio kimikoa aztertu dute, eta beste okelekin konparatu. Hark kontatu digu zergatik duen zaldiak omega-3 gantzen kantitate handia.

Direct download: NFXXI-08b.mp3
Category:science -- posted at: 3:54am EDT

Saturno urtaroz aldatzen ari da, eta Eguzkiaren argia beste intentsitate eta angelu batekin iristen zaio. Horren ondorioz, atmosferako erreakzio kimikoak aldatzen ari dira. Azkenean, Ipar poloan Saturnok duen hexagono-itxurako orban bat kolorez aldatzen ari da.

Direct download: NFXXI-08a.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

XXI. denboraldiaren 8. saioa: Saturnoko hexagonoa, zaldi-haragia eta ZarautzOn taldearen Zientziaz Blai.

Direct download: NFXXI-08.mp3
Category:science -- posted at: 3:51am EDT

Monte Perdidoko glaziarra galtzen ari da. IÑAKI LETURIA eta Teknopolisekoak glaziologoekin izan dira bertan, glaziarraren egoera aztertzen. Horretarako helikopteroz iritsi dira toki arriskutsu horretara.
 
Direct download: NFXXI-07c.mp3
Category:science -- posted at: 3:14am EDT

Adimen artifizialak lortu du makinek ikusteko gai izatea. Baina GORKA AZKUNEk kontatu digu hurrengo erronka dela ikusten dutena interpretatzea. Gorkak berak egiten du lan esparru horretan, eta lehen eskutik daki nola dagoen ikerketa gaur.

Direct download: NFXXI-07b.mp3
Category:science -- posted at: 3:13am EDT

Bisonte europarra hibrido bat da, estepako bisontearena eta uroarena. Hori jakiteko, DNA aztertzeaz gain, kobazuloetako margoak ikertu behar izan dituzte.

Direct download: NFXXI-07a.mp3
Category:science -- posted at: 3:10am EDT

XXI. denboraldiaren 7. saioa: Bisontearen leinua genetan eta margoetan, Ikusmen artifizialaren erronka eta Teknopolis hegan Perdidoaren gainetik

Direct download: NFXXI-07.mp3
Category:science -- posted at: 3:08am EDT

Direct download: zuhaitzena.mp3
Category:science -- posted at: 2:46am EDT

2016ko literaturako Nobel saria Bob Dylanek jasoko du. Guk omenaldi txiki bat egin diogu garai batean erabili genuen bere abesti baten bitartez. "Forever Young". Garai hartan, asteroide baten albiste bat ilustratzeko erabili genuen. Orain, Dylan beraren omenaldirako.

Direct download: NFXXI-06d.mp3
Category:science -- posted at: 7:14am EDT

Deban, Alzheimerrari buruzko proiektu epidemiologiko bat abiatu dute. 65 urtetik gorakoen azterketa eta datu bilketa abiatu dute, eta urtetan jarraituko diete gaixotasunaren jarraipena egiteko. MADDALEN ERRAZKINek erreportaje bat egin du proiektuari buruz Teknopolis saioan, eta gurera etorri da hori den kontatzera.

Direct download: NFXXI-06c.mp3
Category:science -- posted at: 7:12am EDT

Onddo mikroskopikoak eta neuronak antza dute, eta EHUko OIER ETXEBESTE biokimikaria aztertzen ari da zenbateraino erabil ditzakegun haiek hauen eredu bezala. Onddo mikroskopikoak, neuronak ulertzeko. Horri esker, Oierren lanaz jabetuko gara irratian.

Direct download: NFXXI-06b.mp3
Category:science -- posted at: 7:08am EDT

Michingango fisikari batek aztertu du zer erakundeek hezi duten Nobel saridun gehien. Zerrendako lehenengoak ENS eta Caltech dira. Baina nolako balios du azterketa horrek?

Direct download: NFXXI-06a.mp3
Category:science -- posted at: 7:05am EDT

XXI. denboraldiaren 06. saioa: Nobel saridunen fabrikatzaileak, Onddoak eta neuronak, Teknopolis, Alzheimer eta Deba eta Bob Dylan, Literaturako nobel saria.

Direct download: NFXXI-06.mp3
Category:science -- posted at: 7:03am EDT

Aurten, medikuntzako, kimikako eta fisikako Nobel sariak autofagia, makina molekularrak eta materiaren egoera arraroen matematikari emango diete, hurrenez hurren.

Direct download: NFXXI-05d.mp3
Category:science -- posted at: 5:10pm EDT

Genetika izan da haria asteburu honetako Teknopolis saioan. Batetik, epigenetikaz hitz egin dute. Bestetik, ALAITZ OCHOA DE ERIBEk azaldu digunez, CRISPR teknikari buruzko erreportaje bat emititu dute. Eta horrez gain, Francis Mojicari egin diote elkarrizketa, CRISPR teknikaren garatzaileetako bati eta Nobel sarietako kinieletan azaltzen zen zientzialariari.

Direct download: NFXXI-05c.mp3
Category:science -- posted at: 5:09pm EDT

EÑAUT IZAGIRRE geografoa eta ANTTON ALBERDI biologoa Bulgariara, Serbiara eta Kroatziara joan dira saguzarren gorotzen bila. Gorotzetan topatutakoarekin, aldaketa klimatikoaren eragina ikertuko dute Kopenhageko Unibertsitateko proiektu batean. Gurekin izan dira bidaiaz eta proiektuaz hitz egiteko.

Direct download: NFXXI-05b.mp3
Category:science -- posted at: 5:06pm EDT

Transiberiar trenbidea duela 100 urte osatu zutela ospatu dugu aste honetan. Datuak harrigarriak dira; hiru adar dituen trenbidea da, guztira 15.000 kilometroko bidea: Moskutik Vladivostokera doana, Transmantxuriarra eta Mongolia zeharkatzen duena.

Direct download: NFXXI-05a.mp3
Category:science -- posted at: 5:02pm EDT

XXI. denboraldiaren 5. saioa: Transiberiarr trenbidea 100 urte, Saguzarren gorotzen bila, Teknopolisen CRISPR eta Nobel sariak 2016.

Direct download: NFXXI-05.mp3
Category:science -- posted at: 5:01pm EDT

IÑAKI LETURIA izan da gurekin Teknopolis programaren denboraldi berria aurkeztera. Itzura aldatuta bueltatu da ETBko zientzia-programa, eta gai interesgarriz gainezka.

Direct download: NFXXI-04c.mp3
Category:science -- posted at: 7:47am EDT

EHUko ikertzaileek korrokoiak harrapatu eta analizatzen dituzte estrogeno moduan jokatzen duten molekulak bilatzeko. Arrain horiek oso erakusle onak dira kontzentrazio tzikieta dauden substantzia horiek detektatzeko. ASIER VALLEJO, OIHANA ROS eta MAREN ORTIZ izan dira gurekin horretaz hitz egiten.

Direct download: NFXXI-04b.mp3
Category:science -- posted at: 7:46am EDT

Europan, Jupiterreko ilargian geiser-moduko fenomenoak topatu dituzte Hubble teleskopioaren bitartez. Horrek indartzen du ozeano likido bat izan dezakeen hipotesia. Horrek bihurtzen du ilargi hori propaganda-iturri, bizia topatzeko aukeraren aitzakiari esker. 

Direct download: NFXXI-04a.mp3
Category:science -- posted at: 7:44am EDT

XXI. denboraldiaren 5. saioa: Europa eta astrobiologia, korrokoiak erakusle eta Teknopolis antenan.

Direct download: NFXXI-04.mp3
Category:science -- posted at: 7:44am EDT

Albert Einsteinek Nobel saria jaso zuen 1921an efektu fotoelektrikoa azaltzeagatik. Kuantikaren lehenengoetako lan bat izan zen. Kuantikaren aitzindarietako bat izan zen, eta, hala ere, ez zuen oso gustuko kuantikaren interpretazio ospetsu bat. Horretaz hitz egin digu TXONI MATXAINek, eta bide batez, Einsteini buruzko mito batzuk agerian uzteko aprobetxatu du.

Direct download: NFXXI-03c.mp3
Category:science -- posted at: 5:52pm EDT

Datorren astean, Passion for Knowledge jaialdia izango da Donostian. Fisiarien DIPC zentrokoek antolatu dute. Gu NORA GONZALEZ DIPCko komunikazio-arduradunarekin izan gara jaialdia irratian aurkezteko.

Direct download: NFXXI-03b.mp3
Category:science -- posted at: 5:40pm EDT

Gidaririk gabeko autoetan, ikusmen artifiziala eta radarra erabiltzen dira gidatzeko. Baina ikusmen artifiziala oraindik ez da gai detektatzen duenaren jokabideak iragartzeko.

Direct download: NFXXI-03a.mp3
Category:science -- posted at: 5:36pm EDT

XXI. denboraldiaren 3. saioa: ikusmen artifiziala, Passio for Knowledge eta Einstein eta kuantika.

Direct download: NFXXI-03.mp3
Category:science -- posted at: 5:35pm EDT

Zenbat distantziako arrastoa egin dezake arkatz batek? Arkatza paper luze baten gainean jarri, esate baterako, eta egin arrasto bat. Marra bat. Noraino joan zara?

Direct download: NFXXI-02d.mp3
Category:science -- posted at: 3:52pm EDT

Zientziakide proiektua aurkeztu dute Elhuyar Fundaziokoek, herritarrek  zientzia-ikerketan parte hartu ahal izateko. Proiektua AZTIko zientzialariekin batera jarriko dute martxan, Pasaiako badiaren uraren kalitatea aztertzeko asmoz. Herritarrek lagunduko dute laginak hartzen eta laborategiko lana egiten. DANEL SOLABARRIETA proiektuaren koordinatzaileak kontatu digu zertan datza proiektua.

Direct download: NFXXI-02c.mp3
Category:science -- posted at: 3:51pm EDT

Elhuyar aldizkariaren 323. zenbakia aurkeztu digu EGOITZ ETXEBESTEk. Marte 2020 da gai nagusia. 2020 urtea urte aproposa da plaeta gorrira misioak bidaltzeko; izan ere, bost misio jaurtiko diztuzte. Eta haietako bitan EHUko Zientzia Planetarioen taldeko astronomoek hartuko dute parte. Egoitzek kontatu digu zein diren misio horien ikerketen helburuak.

Direct download: NFXXI-02b.mp3
Category:science -- posted at: 3:46pm EDT

Irailaren 29an biltzar bat egingo dute Estatu Batuetan erabakitzeko sistema metrikoaren unitateak erabiliko ote diztuzten erradiaktibitatearen neurketak adierazteko. Herrialde bakarra da munduan unitate inperialak erabiltzen dituztenak zientziaren esparruan, eta horrek arazoak sortzen ditu, kasu batzuetan segurtasun-arazoak gainera.

Direct download: NFXXI-02a.mp3
Category:science -- posted at: 3:34pm EDT

XXI. denboraldiaren bigarren saioa: sistema metrikoa erradiaktibitatea neurtzeko Estatu Batuetan, Marte 2020 Elhuyar aldizkarian eta Zientziakide proiektua.

Direct download: NFXXI-02.mp3
Category:science -- posted at: 3:32pm EDT

GARBIÑE ALKIZA elhuyarko hiztegigileak Trengintza Hiztegia aurkeztu digu. Uda honetan argitaratu zuten, eta Norteko ferrokarrillean interes handia piztu du. Trenekin zerikusirik duten terminoen ordainak lau hizkuntzetan emanten ditu hiztegiak, eta bereziki interesgarria da trengintzan lan egiten dutenentzat. 

Direct download: NFXXI-01c.mp3
Category:science -- posted at: 5:21pm EDT

Aducanumab Alzheimer tratatzeko farmko bat izan daiteke, gaixotasuna eragitn duten beta-amiloide proteinaren plakak kentzen dituelako neuronetatik. Dena den, farmakoa saio kliniko batean dago, munduko 300 ospitaletan. Haietako batzuk Euskadin daude. Gurekin, Basurtuko Ospitaleko IMANOL IRIONDO neurologoa izan da, han ere egingo dutelako saio klinikoa, eta galdetu diogu itxaropentsuak egon gaitezken.

Direct download: NFXXI-01b.mp3
Category:science -- posted at: 5:03pm EDT

Ardoa artifiziala da. Gizakiak egiten du. Ardoa ez da naturala, ezta sagardoa edo garagardoa ere, eta kontrakoa esaten duena baliatzen ari da "natural" hitza onuragarria dela adierazteko. Hori ere ez da zuzena. Natura ez da nahitaez onuragarria. Ez dezagun iparra galdu ideia horrekin.

Direct download: NFXXI-01a.mp3
Category:science -- posted at: 4:51pm EDT

XXI. denboraldiaren lehen saioa: Ardoa ez da naturala, Alzheimerraren kontrako farmako berria, Trengintza Hiztegia

Direct download: NFXXI-01.mp3
Category:science -- posted at: 1:53pm EDT

Hitzaldi sorta bat potentzia-elektronikari buruz Arrasaten.

Direct download: NFXV-39c.mp3
Category:science -- posted at: 6:30pm EDT

Musulmanen ekarpen zientifikoa aztertu dugu IX eta XIII. mendeen artean.

Direct download: NFXV-39b.mp3
Category:science -- posted at: 6:28pm EDT

Washingtongo Islamic Center eraiki zutenean, zalantzak sortu ziren Meccarekiko ondo orientatuta eraiki zuten ala ez. Baina dirudienez, ondo zegoen orientatuta.

Direct download: NFXV-39a.mp3
Category:science -- posted at: 6:24pm EDT

XV. denboraldiaren 39. saioa: Islamic Center eta orientazioa, zientzia islamikoa eta Potentzia elektronikaren jardunaldia.

Direct download: NFXV-39-Txiki.mp3
Category:science -- posted at: 6:21pm EDT

Udako gomendio batzuekin bukatu behar dugu denboraldia: komiki-egile bat gomendatzen dizuegu, Jim Ottaviani. Zientziari buruzko komiki asko idatzi ditu. Adibidez, Feynman edo Newtonen biografiak, bai eta primeteekin bizi izan diren emakumeen bizitzei buruzko bat. Gainera, Robert Sawyer idazlearen "El Cálculo de Dios" liburua gomendatu dugu. Zientzia-fikzio ona.

Direct download: NFXX-41g.mp3
Category:science -- posted at: 8:06am EDT

Beatles taldearen abesti ezaguna da. Eta saio honetan jarri dugu azido lisergikoarekin duen zerikusiarengatik. Baina abesti horrek badu tokia zientziaren historian. Lucy austrolopithecusaren fosila aurkitu zuteneko kontuak dira. Festa handia egin zuten eta abesti horrengatik izendatu zuten fosila "Lucy".

Direct download: NFXX-41f.mp3
Category:science -- posted at: 7:54am EDT

Zientziarekin zerikusia duen abesti bat. Josh Ritter kantariaren Stuck to you abestia. Han kontatzen du maitasunak ez duela loreak hazten, izarrak distiratsu bihurtzen eta ez dituela material berriak sortzen. Maitasunak ez ditu gauza horiek egiten, eta, hala ere, Stuck to you maitasun abestia da.

Direct download: NFXX-41d.mp3
Category:science -- posted at: 7:29am EDT

Lotura estu bat dago Londres hiriaren hazkuntza eta molekula baten artean: zisteina aminoazidoa. Londres handia da Ingalaterrako ardiek ilea zisteina asko zutelako, eta artilearen industria Tamesis ibaian zuelako esportatzeko bide naturala. Molekula bat, hiri baten hazkuntzan. 

Direct download: NFXX-41c.mp3
Category:science -- posted at: 7:23am EDT

Estatu Batuetako Lege Lehorrak ez zuen alkohola edatea debekatzen. Debekatzen zuen alkohola ekoiztea, garraiatzea eta saltzea. Horregatik, ardoaren industriakoek ardo-adreiluak saltzen zituzten, ardorik gabeko mahats-zuku deshidratatu-puskak, norberak etxean ardo egin zezala. Dena, erabat legala.

Direct download: NFXX-41b.mp3
Category:science -- posted at: 7:16am EDT

Harold McGee erreferente bat da sukaldaritzaren zinetziaren munduan. Hark azaltzen du liburu batean errezeta-liburuetan orokorra den haragiari buruzko azalpen oker bat: haragia txigortzean, kanpoko azala erabat ixten zaiola eta okelaren zukua barruan harrapatuta geratzen dela. Hori gezurra da, dio McGeek.

Direct download: NFXX-41a.mp3
Category:science -- posted at: 7:00am EDT

XX. denboraldiaren 41. saioa, azkena: gure ahots hutsarekin zientzia entretenigarria.

Direct download: NFXX-41.mp3
Category:science -- posted at: 6:54am EDT

Teknopolis ETBko zientzia programak azken saioa izan du aste honetan. IÑAKI LETURIA izan da gurekin, saioari buruz hitz egiteko eta begirada nostalgiko txiki bat emateko aurtengo denboraldiari.

Direct download: NFXX-40c.mp3
Category:science -- posted at: 7:07am EDT

Gizaki-itxurako roboten mugimendua ez da beti onena. Eskailerak igotzea asko kostatzen zaie, eta kasu batzuetan oso poliki ibiltzen dira. Baina beste batzuetan, primeran mugitzen dira. GORKA AZKUNEk kontatu digu mugimendu horien atzean zer dagoen. Noiz eta zergatik diren robot humanoideak traketsak, eta nalo hartzen du parte adimen artifizialak esparru horretan.

Direct download: NFXX-40b.mp3
Category:science -- posted at: 6:56am EDT

Insbruckeko Unibertsitatean fisika teorikoko kalkulu bat egin dute ordenagailu kuantiko batekin. Energiatik abiatuta elektroi bate eta positroi bat sortzeko prozesua kalkulatu dute. Mugarri garrantzitsua da, batez ere, ordenagailu kuantikoa erabili dutelako, nahiz eta kalkulu hori ordenagailu arrunt batez ere egin daitekeen. Baina ordenagailu kuantikoa martxan dago.

Direct download: NFXX-40a.mp3
Category:science -- posted at: 4:19am EDT

XX. denboraldiaren 40. programa: Ordenagailu kuantikoa martxan, Robot humanoideen mugimenduak eta Teknopolisekoa azkena aurtengoz.

Direct download: NFXX-40.mp3
Category:science -- posted at: 4:16am EDT

Grabitazio-uhinak bigarren aldiz detektatu dituzte LIGO behatokian. Otsailaren 11n iragarri zuten, lehenengoz, grabitazio-uhinak detektatu zituztela. Eta astronomiaren ate berri bat ireki zuten horrekin; izan ere, uhin elektromagnetikoen bidez behatu beharrean, grabitazio-uhinen bidez behatu daitekeela erakutsi zuten. Orain, Physical Review Letters aldizkarian argitaratu dute bigarren behaketa. Aurrekoan bezala, bi zulo beltz elkartzean igorritako grabitazio-uhinak dira detektatu dituztenak.

Direct download: Qk38-160622_Grabitazio-uhinak_bigarren_aldiz.mp3
Category:science -- posted at: 1:50pm EDT

Denboraldiaren azken aurreko saioa izan du ETBko Teknopolis programak. Sare elektrikoari eta itzalaldiei buruzko saioa izan da. EIDER CARTON erreportariak aurkeztu digu programa hemen irratian; berak, adibidez, instalazio elektrikoaren akatsak gertatzen direnean zehazki zer eta non gertatu den identifikatzeko sistema bat garatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Ormazabal enpresak.

Direct download: NFXX-39c.mp3
Category:science -- posted at: 4:51am EDT

EÑAUT IZAGIRRE geografoak espedizio zientifiko bat zuzendu du Patagonian. Cloue izotz-eremua esploratu dute eta orain kartografiatu egingo dute orduan jasotako datuekin. Eñaut gurekin izan da, eta abentura hori kontatu digu. Espedizioan parte hartu duen ekipoa, nolako baliabideak izan dituzte, eta, adibidez, National Geographic erakundeak dirua jarri duela haiei laguntzeko.

Direct download: NFXX-39b.mp3
Category:science -- posted at: 4:41am EDT

Berriz ere detektatu dituzte uhin grabitazioanalak LIGO labortegikoek Virgo laborategikoekin batera. Oraingoan ere, bi zulo beltzen arteko talkak eragindakoak izan dira. Eta guk gogoeta egin dugu bigarren aldiek duten garrantziari buruz.

Direct download: NFXX-39a.mp3
Category:science -- posted at: 3:57am EDT

XX. denboraldiaren 39. saioa: uhin grabitazionalak berriz ere, Cloue izotz-eremua Patagonian eta Sare elektrikoa Teknopolisen

Direct download: NFXX-39.mp3
Category:science -- posted at: 3:33am EDT

Kalkulagailuen fabrikatzaile handi eta ezagunak, CASIOk, ClassWiz kalkulagailu-familia kaleratu du. Hainbat modelo daude tartean, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat pentsatuta. Guretzat berezitasun bat du: Goierriko talde baten lanari esker, kalkulagailuaren mezuak euskaraz jarri dituzte. GOYO LEKUONA talde horren kidea da,eta gurekin izan da.

Direct download: NFXX-38d.mp3
Category:science -- posted at: 6:09am EDT

Elhuyarren mugikorrentzako aplikazio berria atera du: hiztegiAPP. Hizkuntzarekin zerikusia duten 36 baliabide biltzen ditu aplikazio bakarrean. Ohiko erabiltzailearentzat zein espezializatuarentzat, aplikazio baliagarria da. EDURNE MARTINEZ informatikariak aurkeztu digu gaur irratian.

Direct download: NFXX-38c.mp3
Category:science -- posted at: 6:08am EDT

MIREN KARMELE GOMEZ izan da gurekin gaur estudioan. Sinestesikoa da, hau da, zentzumen bat baino gehiagoekin jasotzen du estimulu bat. Adibidez, soinuak ikusi egiten ditu. Esan digu Noretako Ferrokarrillak, adibidez, ahots berdea duela. Bere eskarmentua kontatu digu, eta sinestesiari buruz dakigunaz hitz egin dugu.

Direct download: NFXX-38b.mp3
Category:science -- posted at: 6:07am EDT

Abenduan, lau elementu berri onartu zituzten taula periodikoan. Orain, izenak jarri dizkiete. Eta haietako bik toki baten izenak dituzte, taulan ohikoa izan den bezala.

Direct download: NFXX-38a.mp3
Category:science -- posted at: 6:06am EDT

XX. denboraldiaren 38. saioa: Lau elementu berriren izenak, elkarrizketa sinestesikoa, HiztegiAPP eta CASIO kalkulagailuak euskaraz.

Direct download: NFXX-38.mp3
Category:science -- posted at: 6:05am EDT

Garunaren plastikotasunarekin eta gaitasun kognitiboarekin lotutako gene bat inhibitzen duen konposatu bat probatu dute Down sindromea dute pertsonekin, eta haien gaitasunak hobetzen dituela frogatu dute. Bartzelonako Ikerketa Medikuen Itsas Ospitaleko eta Erregulazio Genomikoaren Zentroko Rafael de la Torrek eta Mara Dierssenek zuzendu dute ikerketa, eta, lehen aldiz, erakutsi dute tratamendu farmakologikoa onuragarria izan daitekeela dela Down sindromea duten pertsonentzat.

Direct download: Qk36-160608_Down_sindromearentzako_tratamendua.mp3
Category:science -- posted at: 3:52am EDT

INformatikaria bazara eta hizkuntzaren tratamendua atsegin baduzu, edo hizkuntzalaria bazara eta ikerketa informatikoa atsegin baduzu, HAP masterrean izena emateko aukera duzu. EHUko IXA taldeak antolatzen du, Donostiako Informatika Fakultatekoa, eta orain Erasmus Mundus masterren barruan dago. OLATZ ARREGIk eta JOSU GOIKOETXEAk aurkeztu digute masterra programan.

Direct download: NFXX-37c.mp3
Category:science -- posted at: 5:44pm EDT

EDU LARTZANGUREN Berriako kazetariak CAF-Elhuyar saria irabazi du "Behi eta berriz" erreportajearengatik. Behien klonazioari buruzko erreportajea da; Txinak klonazio teknikak industrian aplikatu nahi ditu urtean milioi bat behi klonatzeko. Hortik aurrera, Eduren erreportajeak ikuspuntu askotatik garatzen du gaia. Interesgarria kontatu diguna.

Direct download: NFXX-37b.mp3
Category:science -- posted at: 5:35pm EDT

Rosetta zundaren tresna zientifikoek aurkikutza aipagarri bat egin du Churyumov-Gerasimenko kometan: glizina aminoazidoa topatu du kometan. Glizina proteinak osatzen duten ohiko 20 aminoazidoetako bat da. Beraz, berri ona da bizia espazioan sortu zeneko hipotesia defendatzen dutenentzat.

Direct download: NFXX-37a.mp3
Category:science -- posted at: 5:25pm EDT

XX. denboraldiaren 37. saioa: glizina kometa batean, Edu Lartzanguren eta behi klonatuak eta HAP masterra 2016.

Direct download: NFXX-37-new.mp3
Category:science -- posted at: 3:44pm EDT

Direct download: Qk35-160601_mugikorrakminbizi.mp3
Category:science -- posted at: 4:03am EDT

Eguzki-sistematik kanpoko planetak aztertzeko, haien izarraren argia aztertzen dute astronomoek. Argi horrek, adibidez, exoplaneten atmosferaren informazioa izan dezake... baina hori argitzeko, interpretatu behar da aztertutakoa, eta hor sartzen da kuantika. TXONI MATXAINek exoplanetei buruz hitz egin digu horregatik.

Direct download: NFXX-36c.mp3
Category:science -- posted at: 4:14pm EDT

CAF-Elhuyar saridun bat izan dugu irratian: Xabier Artaetxebarria. Altruismoari buruzko artikulu batekin irabazi du saria. Eta bertan galdera bat: zergatik existitzen da altruismoa naturan? Ustez, naturan dena lehia eta borroka da, eta batzuetan sinbiosia. Baina altruismoa ere bada. Zergatik? Xabierrek ekarri digu erantzuna.

Direct download: NFXX-36b.mp3
Category:science -- posted at: 4:12pm EDT

Matematikaren arloko sari handienetako bat eman diote Andrew Wiles britainiarri: Abel saria. Wilesek Fermaten azken teorema ospetsua frogatu zuen 1993an, Fermatek idatzi zuenetik hiru mende eta erdi pasatu ondoren, eta saria merezi du.

Direct download: NFXX-36a.mp3
Category:science -- posted at: 4:08pm EDT

XX. denboraldiaren 36. saioa: Fermaten azken teorema eta Abel saria, Xabier Artaetxebarriaren altruismoa eta exoplaneten ondare kuantikoa.

Direct download: NFXX-36.mp3
Category:science -- posted at: 4:07pm EDT