Tue, 9 June 2020
Koronabirusa ikertzen ari diren bi helburu dira: batetik, txerto eraginkor eta seguru bat garatzea, eta, bestetik, giza gorputzaren immunitate-sistemaren erantzuna ulertu eta aprobetxatzea. Lehenengoan, aukera bat da S proteinaren genea bera erabiltzea, eta bigarrenean, oztopo handiena da zitokinen ekaitzei aurre egitea. |
Tue, 9 June 2020
XXIV. denboraldiaren 39. saioa: txertoa eta immunitatea, kuantikako liburuak eta Elhuyar aldizkaria. |
Mon, 1 June 2020
BCAM zentroko Maira Aguiar biomatematikari Teknopolis programako erreportaje batean eman zuen elkarrizketa, eta haren hitzak ekarri ditugu irratira. Epidemia berri honetako eredu matematiko bat nola egin duten azltzen zuen, eta noiz arte matendu behar den. |
Mon, 1 June 2020
Asier Vallejo izan da orain arte Ekaia dibulgazio-aldizkariaren zuzendaria. Baina orain, Estefania Planasek eta Edorta Ibarrak hartuko dute erreleboa. Hirurak izan dira gurekin. Aldizkaria izan dugu hizpide, bai eta koronabirusaren pandemiak nola eragin dion ere. Zailtasunak gaindituta, zenbaki berria argitaratu dute orain zuzendaritza aldaketa honetan. |
Mon, 1 June 2020
Hong Kongeko zientzialari batzuk begi artifizial harrigarri bat aurkeztu dute eta Nature aldizkarian argitaratu dituzte xehetasun teknologiakoak. Erretina biomimetizatu dute peruvskitazko nanosare batekin, hemiesfera baten itxurakoa, eta sentikortasun oso handia lortu dute. |
Mon, 1 June 2020
XXIV. denboraldiaren 39. saioa: begi artifiziala, EKAIA aldizkariaren berriak eta pandemiaren eredu matematikoa. |
Tue, 26 May 2020
CFMko Idoia Mujika kimikariak etxea desinfektatzeko ditugun produktu kimikoei buruz hitz egin digu. Produktu horien nahasketak saihestu behar dira, ahal dela, normalean oso konposatu kaltegarriak sortzen baitira nahastean. |
Tue, 26 May 2020
Musika eta zientzia. Josu Lopez Gazpio kimikariak CAF-Elhuyar sari bat irabazi du kazetaritza kategorian musikari eta zientziari buruzko artikulu sorta batengatik. Soinua, noten fisika eta musika kultura aztertzen ditu bere artikuluetan. Gurekin izan da. |
Tue, 26 May 2020
Elhuyarrek garatutako itzultzaile automatikoa kalitate handikoa da sare neuronal batekin funtzionatzen duelako. Orain, bigarren sare neuronal bat gehitu diote, OCR klasiko bat, irudi batean dagoen testua identifikatu eta interpretatzeko. Hortaz, kartelei argazki atera eta itzultzaileak modu automatikoan itzultzen du. |
Tue, 26 May 2020
XXIV. denboraldiaren 38. saioa: OCR itzultzailean, musika eta zientzia eta etxeko desinfektatzaileen kimika. |
Mon, 18 May 2020
Existitzen da. Erreala da, kablerik gabeko kargatzeko teknologia. Mugikor batzuek badute gaur egun, baina ez dago oso zabalduta teknologia hori. Arrazoia da oarindik ez dela oso eraginkorra. |
Mon, 18 May 2020
Aurtengo CAF-Elhuyar sarietan izan da irabazle norberaren tesian oinarritutako artikuulen kategorian. Polimeroei buruzko tesia burutu du Leire Sangroniz kimikariak, eta harekin izan gara polimeroen birziklatzeaz hitz egiten. |
Mon, 18 May 2020
3D imprimagailuak aspaldikoak dira, baina etengabe aurreratzen ari da haien teknologia. Metalekin inprimatzeko teknikak, adibidez, oraindik laborategietan daude, metal-hautsak energia nola bereganatzen duen ikertzeko, esate baterako. |
Mon, 18 May 2020
XXIV. denboraldiaren 37. saioa: 3d imprimaketa metalekin, Leire Sangroniz eta baterien wireless karga. |
Mon, 11 May 2020
Elhuyar aldizkariko Egoitz Etxebestek Eunice Foote zientzialariari buruzko artikulu bat argitaratu zuen. Istorio hori berreskuratu dugu berarekin. Foote berotegi-efektua ikertu zuen lehenengotako bat izan zen. |
Mon, 11 May 2020
Galder Gonzalez geologo eta wikilariak irabazi du CAF-Elhuya saria artikulu orokorren kategorian. Gaur gurekin izan da eta artikuluaren gaia aurkeztu digu: Io satelitea eta argiaren abiaduraren arteko lotura historian. |
Mon, 11 May 2020
Euskal Herriko Zientzialari talde handi batek manifestu bat sinatu du koronabirusaren krisiaren ondorengo garaietara begira: “COVID osteko ekonomia ekologikoaren alde” izeneko manifestua da. |
Mon, 11 May 2020
XXIV. denboraldiaren 36. saioa: ikertzaileen manifestua, Galder Gonzalez eta Io eta Eunice Foote. |
Mon, 4 May 2020
Genetikan aditua, ikertzailea bizitza osoan eta dibulgazioan aritu da betidaik. Ana Zubiagak jaso du aurten CAF-Elhuyar sarietan merezimendu saria. Harekin izan gara eta bere ibilbideari buruz hitz egin dugu. |
Mon, 4 May 2020
Pelikula baten fotogramak argazki estatikoak dira. Baina segidan ikusten ditugu eta guk mugimenduan ikusten ditugu. Nola liteke hori? Bada, hori azaltzen duen teoria oker batek arrakasta izan zuen eta iraun du urtetan. Teoria polita da, baina okerra. |
Mon, 4 May 2020
XXIV. denboraldiaren 35. saioa: zinemaren magia eta Ana Zubiaga. |
Mon, 27 April 2020
Azken urteotako hitzaldien bideoak hasi dira Lemniskata taldeko kideak Youtuben eskaintzen. Haien kanala, "lemniskata sarea", aukera ona da egun hauetan zientziako hitzaldiak ikusteko. Jose Luis Etxezarretak kontatu digu zer eskaintzen duten.
|
Mon, 27 April 2020
Itxialdia baino lehenagoko gai bat berreskuratu dugu: krema hidratatzaileen kimika. Mentxu Aiertza eta Lorena Arrastua Don Bosco ikastetxeko kimikariek azaldu digute oinarrrian nolakoak diren, nolakoa den azala eta zer konplexua den bien arteko elkarrekintza. |
Mon, 27 April 2020
Frantziako aztarnategi batean duela 50.000 urteko soka-puska bat topatu dute, hiru harizpi txirikordatuz egina. Lehengaia, konifera baten azalaren barruko geruza. Teknologiaren historian sekulako aurrerapena da; aurkikuntzak esan nahi du neandertalak gutxieneko abstrakzio matematiko bat aplikatzeko gai zirela. |
Mon, 27 April 2020
XXIV. denboraldiaren 33. saioa: neandertalen soka, krema hidratatzailea eta Lemniskara sarea. |
Mon, 20 April 2020
Orion konstelazioko Betelgeuse izarrari buruz hitz egin dugu Naiara Barrado astronomoarekin. Profesionalen foroetan asko hitz egin dute izar horrek izan duen distira galerei buruz. Distiran murrizketa urritik neurtu diote, baina ez dago argi zer gertatzen ari den. Guk hipotesi nagusiak esploratu ditugu. |
Mon, 20 April 2020
Atmosfera garbiago dago koronabirusaren krisiaren ondorioz. Isurketa gutxiago daude eta hegazkin gutxiago ere bai. Euskalmeteko Onintze Salazarrek hori azaldu digu, baina alde iluna ere azaldu digu. Hegazkin komertzialek datu asko jasotzen dituzte meteorologiako ereduetan erabiltzeko, eta oraingo egoeran, datu horien faltan gaude. Eta falta hori nabaritu egiten da. |
Mon, 20 April 2020
Zenbakiei oso lotuta bizi gara koronabirusaren krisi honetan. Baina ez ditugu behar bezala erabiltzen. Ondo erabili eta interpretatu behar dira portzentaiak, joera numerikoak eta abr. Eta ez gara beti ondo ari zenbakiekin. |
Mon, 20 April 2020
XXIV. denboraldiaren 32. saioa: zenbakiak patrimonio, atmosfera garbia eta meteorologia eta Betelgueuse. |
Tue, 14 April 2020
Dibertimentu kromatikoa izango dugu gaur, oso kolore-paleta bereziarekin. Oskar Gonzalezek pigmentu oso bitxi batzuen istorioak ekarri dizkigu, batez ere, momia marroia, india horia eta Tiroko purpura pigmentuena. Horrez gain, margotzeko modu arrarori buruz hitz egin digu, istorio eskatologikoak gehienak, pidmentuekin lotuta. |
Tue, 14 April 2020
Belgikako Errege Behatokiko sismologo batek detektatu du Bruselak berak asko z gutxiago bibratzen duela jendea konfinamenduan dagoelako. Besteak beste, hirian izaten diren lurrikara oso txikiak detektatzeko aukera dute orain, hiriaren burrunbarik gabe. Beste hiri batzuetan ere ondorio bera aurkitu dute. |
Tue, 14 April 2020
XXIV. denboraldiaren 31. saioa: koronabirus bat sismografoan, pigmentu bereziak eta bi gomendio epidemiologiko. |
Tue, 7 April 2020
Elhuyar aldizkariaren Ekinean atala emakume zientzialari gazteen lanari buruzkoa izan da bost urtetaz. Orain, berdintasunaren esparrua zabalduko dute atalean. Apirilean, Oier Lakuntza kimikari itsua elkarrizketatu dute. Elhuyarko Ana Galarraga eta Oier Lakuntza bera izan dira gurean Ekinean atalaren aldaketa horri buruz hitz egiten. |
Tue, 7 April 2020
Txoni Matxinek biokimika pixka bat ekarri digukuantikaren atalera. proteinek gune aktiboetan erabiltzen dituzten trikimailu kuantikoen berri eman digu, batez ere proteinek hidrogeno-zubien bitartez nola heltzen dioten aldatu nahi duten molekulari. |
Tue, 7 April 2020
Meteorologoek detektatu dute ipar poloaren gainean jaitsiera bat ozono estratosferikoan. Egoera hori hego poloan izaten da, baina oso noizean behin baita ipar poloan ere. Ozooaren kontzentrazioaren bilakaerak, hala ere, goranzko joera duka eta litekeena da aste gutxi batzuetan ohiko egoera berreskuratzea. |
Tue, 7 April 2020
XXIV. denboraldiaren 30. saioa: ozono geruzaren zuloa iparraldean, proteinen kuantika eta Ekinean atala Elhuyar aldizkarian. |
Mon, 30 March 2020
ETBko Teknopolis programan birusaren erabilera terapeutikoari buruzko erreportaje bat emititu dute. Terapia genikoa egiten da birusak zelulak infektatzeko duen ahalmena baliatuta, baina behar bezala manipulatuta. Berez garraiatzen duen material genetikoa ordezkatzen da txertatu nahi izaten diren geneekin. Viralgen enpresan prestatzen dituzte birus horiek. Teknopolisekoek enpresako zientzialariekin izan dira. |
Mon, 30 March 2020
Txagorritxuko medikua da Ignacio Garitano. Epidemiologoa ere bada, eta galdeketa bat sortu eta sare sozialetan zabaldu du pandemiaren zabalkundea ikertu ahal izateko. Gurekin izan da gaur epidemiologoen lana azaltzen, eta COVID-19 pandemiaren berriak ekartzen. |
Mon, 30 March 2020
Iragarri dira aurtengo Abel sarien irabazleak. Hillel Furstenberg eta Gregory Margulis izan dira. Ausazko bideen kontzeptuak eta probabilitatea nahasten dituzten ikerketak egin dituzte, hau da, kaosaren teoria matematikaren beste esparru batzuekin uztartzen dituzte. Hala ere, sari-banaketa datorren urterako utzi dute, koronabirusaren pandemia dela eta. |
Mon, 30 March 2020
XXIV. denboraldiaren 29. saioa: Abel sariak 2020, Ignacio Garitano eta COVID-19 eta Teknopolisen terapia genikoa. |
Mon, 23 March 2020
Bilbon izango da aurten Fresh Blood for Fresh Water kongresuaren zazpigarren edizioa. Ur gezarekin zerikusia duten ikerketak, ikertzaile gazteek kontatuta. EHUko talde bat da antolatzailea. Gurekin talde horretako Miren Atristain eta Ioar de Guzman izan dira. |
Mon, 23 March 2020
Elhuyar Fundazioak aditu.eus aurkeztu du, hizketaren ezagutzaile automatiko bat duen web orri bat. Adimen artifizialez egindako transkribatzaile automatiko bat da, euskarazko testuak transkribatzen dituena kalitate handian. Elhuyarko Igor Leturiak kontatu digu nola egin duten eta nolako emaitza lortu duten. |
Mon, 23 March 2020
XXIV. denboraldiaren 28. saioa: Aditu.eus eta Fresh Blood for Fresh Water |
Tue, 17 March 2020
Asteburu honetan hasita, Burmuinaren astea izan behar genuen Donostiako Eureka museoan. Antolatzaileak, Eureka museoa bera eta BCBL zentroa dira. Guk Eurekako Larraitz Etxeberria eta BCBLko Eneko Uruñuela eta irene Arrieta izan ditugu gurekin, burmuinaz eta Burmuinaren asteaz hitz egiteko. Bori bai, ekitaldia bertan behera geratu da. |
Tue, 17 March 2020
Adimen artifiziala inguruan daukagu. Ordenagailu trebatuak, lan harrigarriak egiteko. Baina nola egiten dituzte lan horiek? Jakiterik al daukagu nola? EHUko Gorka Azkune informatikariari galdetuko diogu ea zer jakin daitekeen trebatutako ordenagailu baten funtzionamenduaz. |
Tue, 17 March 2020
XXIV. denboraldiaren 27. saioa: explainability adimen artifizialean eta Burmuinaren astea. |
Fri, 13 March 2020
Kalean da Elhuyar aldizkariaren azken zenbakia, 2020ko martxokoa. Gai nagusia Itsasoa da, UNESCOk hurrengo hamarkada izendatu baitu itsasoaren jasangarritasunaren ikerketa sustatzeko hamarkada. Aitziber Agirre zuzendariak aurkeztu digu gaia eta zenbaki berrian dauden beste gaiak ere bai. |
Fri, 13 March 2020
CIC-enegiGUNEko Oier Lakuntza kimikaria etorri zaigu bere ikergaiaz aritzeko: sodio ioizko bateriak. Gailu elektroniko txikietan, litio ioizkoak erabiltzen ditugu, baina aplikazio askotarako egokiagoa dira sodio ioizko bateriak, adibidez, merkeagoak direlako. Gaurko elkarrizketan ezagutu dugu zein den bateria horien erronkak ikerketaren aldetik. |
Fri, 13 March 2020
Azkenaldian, Orion konstelazioko Betelgeuse izarrak, erraldoi gorri batek, distira galdu du. Azkar gainera. Bederatzigarren izar distiratsuena izatetik, heun distiratsuenen artean nekez egotera pasatu da. Horrek adieraz lezake izarraren heriotzan azke fasean dagoela, baina astronomoek ez dakite hori segituan gertatuko den edo ehunka urte beharko dituen.
|
Fri, 13 March 2020
XXIV. denboraldiaren 26. saioa: Betelgeuse, sodio bateriak eta Elhuyar aldizkaria. |
Thu, 5 March 2020
Arazo larria da antibiotikoen erresistentzia. Bakterioen kontra erabiltzen dugun arma kimiko hau ez da uste bezain eraginkorra, bakteorioek berek ere ikasten dutelako kontra egiten. Itziar Alkortak koordinatzen duen talde batek antibiotikoen erresistentziak ingurumenean duen eragina ikertzen du JRL laborategi batetik. Neiker, EHU eta BC3 zentroek elkarrekin sortutako laborategia da. Guk gaur Alkortarekin izan gara antibiotikoen erresistentziari buruz luze hitz egiten. |
Thu, 5 March 2020
Lehen aldiz topatu dute antibiotiko eraginkor bat, adimen artifiziala erabilita. MIT institutan egin dute, eta saio klinikoetan ikusi dute halizina izenako molekula hori eraginkorra dela erresistentzia oso handia duten bakterio batzuen kontra. |
Thu, 5 March 2020
XXIV. denboraldiaren 25. saioa: halizina eta antibiotikoen erresistentzia. |
Tue, 18 February 2020
Txoni Matxainek kuantikaz hitz egin digu, karbono monoxidoa eta karbono dioxidoari dagokienean. Ospe txarreko molekulak dira, baina beharbada ez da oso bidezkoa balorazio hori. |
Tue, 18 February 2020
Korronte elektriko perfektua izateko, material supereroaleak behar dira. Baina material horiek oso tenperatura bajuetan eta presio handietan funtzionatzen dute. Garai batean garrantzia handia hartu zuten, gero desagertu ziren fisikaren gaurkotasunetik, baina azkenaldi honetan berpizten ari da supereroaleen ikerketa. EHUko Ion Errea fisikariak kontatu dizkigu nola lortzen dituzte material horren jokaera ulertzea. |
Tue, 18 February 2020
Medikua, eta erreferente bat Arabako ikerketa medikuan. Felipe Aizpuru hil da eta guk omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu egindako lana goraipatuta. |
Tue, 18 February 2020
XXIV. denboraldiaren 23. saioa: Felipe Aizpuru, supereroankortasuna eta monoxido eta dioxido. |
Tue, 18 February 2020
Suziri bat espaziora botatzeko desioa du EH Aerospace elkarteak. 100 kilometroko altuerara. Gu Mikel Malagonekin hitz egin dugu, sortzailetako batekin, eta luze hitz egin dugu proiektuak dituen zailtasunei buruz. Zientzia asko dago suziri txiki bat hain gora bidaltzeko artean. Eta hori da elkarte honen helburuetako bat: zientzia hori ikasten joan eta bidean aurrera egin. |
Tue, 18 February 2020
ESAk rover bat jarri nahi du Marten 2021ko martxoan, ibilgailu bat. Rosalind Franklinen izena jarri dio, DNAren egitura ikertu zuen zientzialariarena. Roverraren helburua da biziaren aztarnak bilatzea Marteko atmosferan, gainazalean eta lurpean. |
Tue, 18 February 2020
XXIV. denboraldiaren 24. saioa: Rosalind Franklin roverra eta EH Aerospace. |
Fri, 14 February 2020
Plotina proiektu europarra bukatu da. 4 urtez aritu dira 9 erakunde zientzia-zentroetan berdintasun-diagnostikoak eta planak lantzen, Lur Etxeberria Elhuyarko berdinatasuneko koordinatzaileak kontatu digu zer egin duten. |
Fri, 14 February 2020
Australia is burning. Hala esaten zuen Australiako jendeak, sute erraldoi eta iraunkorrak ikusita. Australia erretzen ari da. Euskalmeteko Onintze Salazarri galdetuko diogu zer gertatu den. |
Fri, 14 February 2020
Txekiar Errepublikan, 7.000 urte dituen putzu bateko egur-egitura bat aurkitu dute. Egur landua da, eta orain arteko adibide zaharrena da. Kontua da milaka urte iraun dituela, egitura uretan sartuta egon delako, eta orain lehortzen badute hondatu egingo da. |
Fri, 14 February 2020
XXIV. denboraldiaren 22. saioa: 7.000 urteko egur landua, Australia eta Plotina. |
Tue, 4 February 2020
IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan izeneko liburua aurkeztu berri dute. 32 egilek sakon tratatutako gaia da; teknologia digitala eta hezkuntza nola uztartu hausnartu egin dute, eta testu luze eta interesgarri bat osatu dute. Gurekin bi egile izan dira: Montse Maritxalar eta Mikel Iruskieta. |
Tue, 4 February 2020
Orain erraza da. Margoen denda batera joan, eta pigmentu berde egonkor eta seguro bat eros daiteke. Baina hori da kimika sintetikoaren onura bat. Hura baino lehen, ordea, nola lortzen zuten pigmentu berdeak? EHUko Oskar Gonzalezek erantzun digu galdera horri. |
Tue, 4 February 2020
Aranzadi Zientzia Elkarteko mikologoek onddo espezie berri bat aurkitu dute Pagoeta Parke Naturalean, Aian, Gipuzkoan. Eta ez da bakarrik espezie berria; gainera, genero berria ere bada. Izen zientifikoa, Pseudosclerococcum golindoi, Aranzadiko mikologo baten omenez. |
Tue, 4 February 2020
XXIV. denboraldiaren 21. saioa: Onddo berri bat Pagoetan, pigmentu berdea eta IKTak eta hezkuntza, liburu bat. |
Mon, 27 January 2020
Aste honetan antibiotikoak dira ETBko Teknopolis saioko gai nagusia. Haien erresistentzia arazo handi bat da, ez bakarrik gizakion tratamendu medikuetan erabiltzenko moduarengatik, baizik eta beste esparru askotan erabiltzen direlako. |
Mon, 27 January 2020
BC3 zentroko ekonomialaria eta zientzialaria, eta naturaren balioa zein den ikertzen du Nazio Batuetarako. Izan ere, Unai Pascualek IPBES txostena egiten ari den lantaldearen burua da, eta erreferente bat da mundu mailan. Harekin hitz egin dugu natura eta ekonomiari buruz. |
Mon, 27 January 2020
Ingalaterrako zientzialari batzuek arratoien bibrisak ikertu dituzte, haien "biboteak", matematikoki deskribatu ahal izateko, eta aurkitu dute Eulerren espiral baten bitartez egin daitekeela. |
Mon, 27 January 2020
XXIV. denboraldiaren 20. saioa: bibrisak eta matematika, Unai Pascual eta Teknopolisen antibiotikoak. |
Mon, 20 January 2020
Hiriretan garraio elektrikoa gero eta ohikoagoa da. Hala ere, asko dago hitz egiteko aukera horrek sortzen duen garraio-ereduari buruz. Urtarrillaren 23an gaiari buruz hausnartzeko aukera izango da Donostiako San Telmo museoan, Elhuyarrek antolatu duen jardunaldi batean. Gonbidatuta zaudete. |
Mon, 20 January 2020
Koltana ezinbestekoa zaigu gaur egun elektronikan, tantaloaren iturri delako eta kondentsadoreak egiteko material ona delako. Baina Kongon eta inguruko herrialdeetan, arazo-iturri handia da koltanaren erauzketa. EHUko Txelo Ruizek kontatu digu zergatik den hain baliagarria elektronikan, eta ALBOAN gobernuz kanpoko erakundeko Alicia Alemanek kontatu digu nolakoa den egoera Kongon erauzketaren ondorioz. Nolanahi ere, orain material hobeak ezagutzen ditugu kondentsadoreak egiteko. |
Mon, 20 January 2020
Okapia Kongon bizi da, eta espeziea egoera larrian dago. Oso zaila da, gainera, haren segimendua egitea; okapiaren bizilekua gatazka armatu batean dago, eta beraz, biologoek zailtasun handiak dituzte animalia ikertzeko. Hain zuzen ere, 50 urtez ez zuten okapi basatirik ikusi. 2006an, ordea, ezustekoa izan zen. |
Mon, 20 January 2020
XXIV. denboraldiaren 19. saioa: okapiak, koltana eta gonbidapena. |
Mon, 13 January 2020
Gaur egun, exoeskeleto artifizialak erabiltzen ditugu industrian, langileari laguntzeko eta babesteko. ETBko Teknopolis saioan erreportaje bat egin dute exoeskeleto horiek diseinatu eta saltzen dituen Cyber Human Systems enpresari buruz. Jon Larrañaga egilea izan da gurekin gai azaltzeko. |
Mon, 13 January 2020
Medikuntzako azken Nobel sarian oxigenoa eta giza gorputza izan ziren protagonistak. Sarituek aztertu zuten gorputzak zer mekanismo dituen molekula horren gorabeherak kudeatzeko. Orain, Txoni Matxainek gai hura berreskuratu du, kimika kuantikoak ere zeresan handia duelako gai horretan. |
Mon, 13 January 2020
2018ko Nobel saridun batek azken artikulua erretiratu du, aurkezten zituen emaitzak ez baitira errepikagarriak. Frances Arnold kimikariak artikulua erretiratu du, eta barkamen publikoa eskatu du. Eta komunitate zientifikoak ondo hartu du Arnoldek egindakoa. |
Mon, 13 January 2020
XXIV. denboraldiaren 18. saioa: Nobel saridun baten artikulu bat atzera, oxigenoaren kuantika Nobeletan eta Teknopolisen exoeskeletoak. |
Mon, 13 January 2020
EHUko Gotzone Barandika kimikaria izan da gurekin, eta gai delikatu bat ekarri digu. Estatistikek diote tesia egiten ari diren ikertzaileen osasun mentala ez dela ona, eta aztertu beharreko kontu bat dela. EHUtik kezka handiarekin begiratzen diote gai honi.
|
Mon, 13 January 2020
Duela 100 urte jaio zela Isaac Asimov idazlea. Zientzia fikzioan erreferente bat izan zen eta, batez ere, zientziaren dibulgazioan. Haren bizitza gogoratuta egin nahi izan diogu omenaldi txiki bat. |
Mon, 13 January 2020
Iñaki Sanz biologoak azaldu du twitterren Jaizkibelgo paradore zaharraren horma batean bi sugandilla-espezie bizi direla. Biak klima ezberdinekoak, gainera. Adibide xelebrea, baina ez da bakarra. |
Mon, 13 January 2020
XXIV. denboraldiaren 17. saioa: horma batean bi espezie, Asimov 100 urte eta tesia egiten dutenen osasun mentala. |
Sun, 12 January 2020
XVII. mendean landarezale garrantzitsu bat bizi izan zen: Nicholas Culpeper. Bizitza intentsua izan zen eta, batez ere, liburu bat utzi zigun, 200 urtez erreferentzia nagusia izango zen landareen katalogo zabal bat. |
Sun, 12 January 2020
EHUko Ainara Otamendi biokimikaria tesia egiten ari da onddo mikroskopiko baten ikerketan oinarrituta, Aspergillus nidulans. Urteak eman ditu onddo horren hazkuntzarekin zerikusia duen proteina jakin bat ikertzen. Guk eskatu diogu kontatzeko nolakoa den bere lana bai egunerokoan, bai eta zientziaren ikuspuntutik ere. |
Sun, 12 January 2020
New York estatuan topatu dituzte orain arteko zuhaitz fosil zaharrenak. Fosil horiek eboluzioari buruzko informazioa izateaz gain, garaiko klimari buruzko informazioa ere dute. |
Sun, 12 January 2020
XXIV. denboraldiaren 16. saioa: zuhaitz fosil zaharrenak, Ainara Otamendi eta Nicholas Culpeper. |
Sun, 12 January 2020
XIX. mendean sartu zen filoxera Europan, eta mahasti guztiak txikitu zituen. Horri aurre egiteko irtenbidea mahatsondo amerikarrak eta europarrak nahastea zen, txertaketa bat landareetan eginda. Mende bat baino gehiago egiten dugula hori, baina ingeniari agronomoek eta mahastizainek etengabe hobetzen ari dira teknika. Nafarroako Unibertsitate publikoko Gonzaga Santesteban |
Sun, 12 January 2020
Ikerketa batek argitu du susmatzen genuen ideia bat: txakurrak gai direla kopuru baten pertzepzio bat izateko. Beharbada ez da zenbaki baten kontzeptua, baina bada kopuru baten pertzepzioa. Azken batean, modu batean edo bestean, ugaztunak zenbakiak manipulatzeko jaio dira. |
Sun, 12 January 2020
XXIV. denboraldiaren 15. saioa: ugaztunak eta matematika eta filoxera. |
Tue, 17 December 2019
Arazo larria dugu itsasoan plastikoekin. Gero eta plastiko gehiago dago, bai zikinkeria moduan, bai eta mikroplastikoen forman ere, alegia, ikusten ez diren plastikozko partikulen forman. Ez dakigu zenbaterainoko inpaktua izango duen plastiko horrek guztiak, baina jende asko ari da ikertzen gaia, egunen batean soluzio bat proposatu ahal izateko. Horretaz hitz egin digute EHUko Amaia Orbeak, AZTI-Tecnaliako Oihane Cabezasek eta Greenpeace-ko Lorea Floresek. Plastikoa itsasoan, arazo larria. |
Tue, 17 December 2019
Plastikoa ez da txarra. Behar beharrezkoa dugu aplikazio askotan. Adibide argi bat da ospitaletan odola gordetzeko edukiontziak. PVCz egindako poltsak dira. Oso zaila da ordezko material bat topatzea horretarako. Plastikoa ez baita txarra. Hori bai, eragiten dizkigun arazoei aurre egin behar diegu, eta, esate baterako, itsasoan dauden plastikoen kaltea larria da. |
Tue, 17 December 2019
XXIV. denboraldiaren 14. saioa: Plastikoaren esloganak eta Itsasoa eta plastikoa. |
Tue, 10 December 2019
200 urte dira Moby Dick eleberriaren idazlea jaio zela, Herman Melville. Erreferentziazko literatura eta XIX. mendeko zientziaren lekukotza. Ereiteneko Leire Cano eta Nekane Barandiaran izan dira gurekin klasikoaz hitz egiteko. |
Tue, 10 December 2019
Arthur C. Clarke-n The sentinel ipuina abiapùntua izan zen 2001 espazioko odisea bat eleberria idazteko. Ipuinaren ideia oso interesgarria da: gizaki aurreratuak suntsitu egingo du topatzen duena, aztertzeko ahaleginetan. Estralurtarrek horixe baliatuko dute. |
Tue, 10 December 2019
XXIV. denboraldiaren 13. saioa: The sentinel eta Moby Dick. |
Mon, 2 December 2019
Itziar Cortes Elhuyarko itzulpengintzarako teknologien arduradunak itzultzaile automatiko bat aurkeztu digu. Euskaratik eta euskarara itzultzen ditu lau hizkuntza. Itzultzailea sare neuronaletan oinarrituta dago. Orain, eskuragarri gadgo itzultzailea.eus web orrian, bai eta mugikorrarentzako aplikazio batean. |
Mon, 2 December 2019
Elhuyar aldizkariaren 336. zenbakia kalean da, 2019ko abenduko zenbakia. Gai nagusia, trantsizio energetikoa. Aitziber Agirre zuzendariak kontatu digu zer gai argitaratu dituzten. |
Mon, 2 December 2019
Aurtengo kimikako Nobel sariaren protagonistak izan dira: litio-ioizko bateriak. Nobel saridunen ikerketek egingarriak egin zituzten, eta Txoni Matxinek azaldu digu, kuantika erabilita, zergatik diren hain arrakastatsuak. |